« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2022/12/02 ~ 20:30

WILLIS DRUMMOND

+ ORBEL + LUMI

Prezioak 12~15 €
Kideentzat 9 €

WILLIS DRUMMOND

Baionarrek beren zazpigarren estudio-diskoa aurkeztuko dute! Laster argitaratuko da lana, baina oraindik ez dakigu noiz, ez ezer…

Dakigun gauza bakarra da Unplugged azken bira akustikoaren ondoren (iaz grabatu eta argitaratu zuten Atabaleko kontzertua!), laukotean betiere baina formatu elektrikoan itzuliko dela taldea.

FUGAZIren indarra, Australiako rock eraginak eta euskarazko hitzak uztartzen ditu taldeak. Willis Drummond euskal eszenaren talde izarretarik bat da.

♥ Berri Txarrak / Ken Zazpi

ROCK
TRIP-HOP

ORBEL

[RELEASE PARTY]

Hegan diskoa –eguzki distiratsu bat ezkutatzen duen ozeano ilun baten gaineko bidaia– argitaratu eta 3 urtera, Orbel taldeko lau kideek iragarri dute 2022ko udazkenean Lur Hezea diskoarekin itzuliko direla.

Lan berri hori osatzen duten 8 abestiek ere egunsentiko paisaiak marrazten dituzte, baina melodiak garbiagoak dira eta ahots ausartek garai bateko eresiak eta otoitzak gogorarazten dituzte.

Moldaketei eta ekoizpenari dagokienez, Orbel osoki libratu da “post-rock” baldintza-agiritik, eta makina elektronikoak eta instrumentu tradizionalak uztartu ditu bigarren LP honen emozioak ñabartzeko.
Alderdi anitz dituen obra da, ongi pentsatua, eta giza zalapartaren artean oreka aurkitzen duena.

LUMI

Bigarren lan luzean –Bezperen Dirdira–, donibandar bikotea ahalegindu da gizakien eta makinen arteko miraila gero eta gehiago findu eta lausotzera. Horretarako, ahots polimorfoa eta zinez organikoak diruditen erritmo elektronikoak uztartu ditu. Hala, disko hau Lumik 2014an hasi zuen prozesuaren ondorio logikoa dela erran daiteke.

Usopop Diskak-ek argitaratutako disko honek, sekula baino gehiago, Lumiren izaera hibrido eta berezia erakusten du. Eta guk, arras pozik segitzen diogu halako aitzindari eta gidari ausartari.

ELEKTRO