« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2023/03/31 ~ 18:00 ~ Gare du Midi Biarritz

OCEAN FEST : GOJIRA

POLO & PAN + THE AVENER + SYNAPSON
+ WORAKLS + MOSIMANN
+ VITALIC + SILLY BOY BLUE

Prezioak 27 €tik 39,5 €ra

OCEAN FEST

Hugo Clément-en karitatezko kontzertuaren lehen edizioa martxoaren 31n iraganen da Biarritzen, eta Sea Shepherd GKEren alde antolatuko da. Hugo Clémentek eta Worakls artistak elkarrekin sortutako Blue Force elkarteak Ocean Fest gertakari handiaren lehen edizioa aurkezten du. Festibal horrek aukera emanen du Ipar Euskal Herriko eragileak eta herritarrak engaiamendu ekologikoaren inguruan biltzeko.

Horiek dira lehen edizio honetan parte hartuko duten konfirmatutako artistak: Mosimann, Polo and Pan, SillY Boy Blue, Synapson, The Avener, Vitalic eta Worakls. 2023ko martxoaren 31n, ostiralean, Ocean Fest-en joko dute hortaz. Kontzertua Biarritzeko lrati erakustazokan iraganen da, 18:00etatik 02:00etara.

Diru sartze guziak Sea Shepherd GKEri emanen zaizkio.

POLO & PAN

Polo&Pan 2012an sortu zen, Polocorp eta Peter Pan-en arteko topaketa astralaren ondorioz.

Genero nahasketak arras gustukoak dituzte biek, eta haien eraginak askotarikoak dira.Horregatik, bikotearen estiloa ez da sailkatzeko erraza. Izan ere, musika elektronikoa, musika tropikala eta munduko musika nahasten ditu. Hala, bien arteko lankidetzaren lehen emaitzak, Hamburger Records diskoetxeak argitaratutako Rivolta kantuak, 1930eko hamarkadako estandar italiarra eta Moroder zenaren disco musika uztartzen zituen. ♥ Kazy Lambist / Agar Agar
ELEKTRO
ELEKTRO

THE AVENER

Electropop musikaren ekoizle eta DJ frantsesa da The Avener. 2013an Fade Out Lines kantu arrakastatsua argitaratu zuen, eta horri esker, Frantzian eta Alemanian ezagutua izan zen. Musika elektronikoa eta emozioak berriz elkarri lotzea du xede. Ekoizle harrigarria da, bereziki alderdi anitz dituen bere musika konplexuagatik.

♥ Fakear / Kungs

SYNAPSON

Eszena anitz maite duten bi musikari autodidaktek osatzen dute Synapson.

Musika elektroniko gardena sortzen dute, eta eszenatokirako kantariak eta beste musikari batzuk hartzen dituzte beren inguruan.

Badu 10 bat urte kontzertuak ematen dituztela –horietako asko zuzenean joz–, hala nola Les Vieilles Charrues, Delta Festival, Garorock eta Olympia bezalako leku handietan. Bestalde, arrakasta handia du hilabetero argitaratzen duten eta plataforma guzietan eskuragarri den Global Boom Clap podcastak.

♥ Ofenbach / Mome

WORAKLS

Elektronika-organiko ekoizpen ugariengatik eta kontzertu sutsuengatik ezaguna da Worakls; baina, oroz gainetik, musikagilea da. Musikari familia batean hazi zen, hiru urterekin pianoa ikasten hasi zen eta kontserbatorioan ibilbide klasikoa izan zuen.

Geroago, musika elektronikoa ekoizten hasi zen. Horrela, bere musikan, melodiarako jitea, indarra eta onirismoa biltzen ditu. Hungry Music sortu zuen 2013an, Frantziako musika elektronikoaren eszenaren baitako diskoetxerik garrantzitsuenetarik bat.

Gaur egun, Worakls-ek nahasten ditu bere ibilbidean zehar inspiratu duten giro horiek, eta Sonate bere diskoetxe berriarekin adierazten ditu eragin eta inspirazio horiek guziak.

♥ Joris Delacroix / Rone

MOSIMANN

Mosimann artista osoa da: DJa, ekoizlea, kantaria, musikagilea, film zuzendaria, The Voice emankizuneko entrenatzailea…

Musikari autodidakta da, frantziar-suitzarra. French touchetik –hala nola Jean-Michel Jarre, Daft Punk edo Laurent Garnier artistetatik– jasotako eraginez elikatu da bere nortasun artistikoa definitzeko.

Dj Mag aldizkariak munduko 100 DJrik onenen artean sailkatu du hainbat urtez. Mosimann musikari eta abeslari gaitasunak erabiltzen dituen DJ eta ekoizlea da oroz gainetik, musika elektronikoan entretenimenduaren aitzindarietako bat.

♥ Vladimir Cauchemar / Feder

ELEKTRO

VITALIC

Badu orain hogei bat urte Vitalic-ek tekno musika berriz definitzeko iniziatiba hartu duela, bere sentsibilitate frantsesa erabiliz, indarra eta melodia nahastuz, bere estilo ezaugarria osatzeko.

Bere kantu asko diskoteketako klasiko bihurtu dira, teknoaren, discoaren, rockaren eta poparen arteko mugak gaindituz, eta ‘French touch’aren amaieratik, disco house iragazia baino zerbait freskoagoa bilatzen zuen eszena bat inspiratuz eta sakonki akuilatuz.

♥ Cassius / Boys Noize

SILLY BOY BLUE

Abeslari gazte ezezagun batek, David Bowiek, grabatu zuen Silly Boy Blue kantua 1968ko maiatzean. Ana Benabdelkarimeri ere, Bowieri bezala, arriskua gustatzen zaio eta gauza desberdinak egitera menturatzeko gaitasun hori.

Kantari, musikagile, musikari eta ekoizle gazteak, bakarka, But Vou Will izeneko lehen EP oparotik, giro pertsonal eta ausartak eskaini ditu. Bere kantuetan nabarmendu daitekeena: zehaztasuna, musikaltasuna, eta malenkonia ukitu batzuk.

♥ Jeanne Added

POP INDIE
Blue Force aurkezten du, Sea Shepherdrekin, Ville de Biarritzekin, Little Festivalrekin, Atabalrekin, Brindos, eta Katxi Klothingrekin elkarlanean