2024/04/26 ~ 17:00 ~ Halle d'Iraty ~ Biarritz
OCEAN FEST : GOJIRA
Mass Hysteria
Orbel ~ Zetkin
Prezioak 59.5 €
Kideentzat 56.5 €
GOJIRA
Gojirak desafioa botatzen dio heavy metalari 1996az geroztik!
Taldearen azken argitalpenak, FORTITUDE diskoak, mundua astindu zuen 2021ean, urteko diskorik onenen artean sailkatu baitzen. Orduan, Gojira hirugarren aldiz izendatua izan zen GRAMMY® sarietarako.
FORTITUDE diskoko kantuen bidez, taldekideek gizadia sustatzen dute lehenik mundu berri bat imajinatzera eta gero hura errealitate bilakatzera. «Death metalaren amorrua, punk rockaren kontzientzia eta rock progresiboaren musikaltasuna uztartzen ditu lan berriak» (Rolling Stone Magazine).
♥ Cannibal Corpse / Cavalera Conspiracy / Napalm Death
HEAVY METAL
Gojira © Travis Shinn
METAL
Mass Hysteria © Audrey Wnent
MASS HYSTERIA
25 urte baino gehiagoko ibilbide eredugarria!
Horixe da Mass Hysteriari buruz idatz daitekeena eta inor harrituko ez duena.
Boskotea TENACE izeneko hamargarren diskoarekin dator: kantu indartsuak, lelo itsaskorrak, trap musikaren eragin guztiz integratuak, giro nahasketa paregabea, hitz poetikoen, intimoen edo engaiamenduen uztartzea eta ekoizpen bikaina.
Mass Hysteria: sailkaezina!
♥ Gojira ~ Black Bomb A ~ Punish Yourself

ORBEL
Lur Hezea azken diskoak betiere egunsentiko paisaiak marrazten ditu, baina melodiak garbiagoak dira eta ahots ausartek garai bateko eresiak eta otoitzak gogorarazten dituzte.
Moldaketei eta ekoizpenari dagokienez, Orbel osoki libratu da “post-rock” baldintza-agiritik, eta makina elektronikoak eta instrumentu tradizionalak uztartzen ditu emozioak ñabartzeko. Garai bateko erritu pagano bat bezala, tribu-erritmoak eta hileta-zeremoniak nahasten ditu.
POST ROCK
PUNK
ZETKIN
Ipar Euskal Herriko musika talde feministak punk garage kantu errabiatsuak sortzen ditu. Gizarte gaiak jorratzen ditu, hala nola feminismoa, genero-identitateak, bortizkeria matxista, ahizpatasuna, klase-borroka eta abar.
Taldea “more women on stage and backstage” mugimenduaren parte da, zeinak musikaren munduan emakumeak gehiago ikusarazteko helburua baitu.