HUGO TSR
Azken diskoa argitaratu eta 4 urtera, Hugo TSR itzuli da!
Kasu! Hemen ez dago berun berinarik, karrikako sinesgarritasunaren garrantzirik, Rolex ordularirik, ego borrokarik, jelosiarik, arazoei ihes egiterik eta West Coast-eko ametsik, baizik eta errealitatea bere gordinean. Eta “haxix eta kebab belaunaldiaren” errealitatea ez da alaia eta erakargarria: txakurrak, miseria, drogak, gaua eta etorkizun iluna.
Hugo, TSR Crew-aren burua, garbi mintzo da eta ez du bere burua liluraz engainatzen. Hitz jario harrigarria, erritmo zorrotzak, sanpleetako ele saminak; musika mota berria ez bada ere, maisutasun teknikoa agerikoa da.
Gainera, (sasi)berritasunei buru egiteko manera da; izan ere, horiek buzzaren bilaketa, mendekotasun mediatikoa eta abdikazio artistikoa baino ez dira. “Zerbait alda nezake, baina uste dut ez nautela gustukoa”.
♥ TSR Crew / Demi Portion / Deen Burbigo
HIP HOP
Chambre Froide Prod aurkezten du