R.E.A.C.H.: Arte, kultura eta humanitateetan ekintzailetza berriz pentsatzea
R.E.A.C.H. proiektuak, Combustible eta Erasmus + enpresek sortua, arte eta kulturako sorkuntzaren laguntza birplanteatzen du nazioarteko mailan, azken 20 urteetako bilakaera handietara egokituz.
Aste osoan zehar, Atabalen, Estatu Batuetako, Italiako, Hegoaldeko eta Iparraldeko diseinu eta musika artistek beren unibertsoak gurutzatuko dituzte. Bizileku irteera bat eskainiko dute, urririk eta deneri irekia (erreserbaturik), 2025eko urtarrilaren 10ean, ortziralean.
Euskal kultur aberastasuna nazioartean sustatzeko, BLOÑ talde euskalduna errezibituko dugu gaualdi honen bururatzeko.
BLON
Bloñ seikote garaztarrak Bañolet kantuz diskoa aurkezten du agertokian. Bañolet filmaren inguruan sortutako musika proiektua da, Paxkal Irigoyen eta Maia Iribarnek zuzendua.
Lehen disko hau musika unibertso ezberdinen artean dabil: intimotik animalien mundu fantastikora, pop oniriko batetik baso lanbrotsuetaraino.
♥ Bilau / Orbel
POP TRAD
Aurkezleak: Atabal, Combustible, Clive Davis Institute, Vectorealism, eta Musika Bulegoa