2023/09/15 ~ 20:30 ~ Esplanade Festilasai ~ Miarritze
BALLEPERDUE
I'm Not Giselle Carter
Prezioa Urririk
BALLEPERDUECOLLECTIF
I’M NOT GISELLE CARTER
Poema paranormala br>
Maitaldia festibalaren parte gisa
Beyoncé gaur goizean hil da, 08:32ean. Ustekabeko albiste honek egoera paranormal batera garamatza, non 2.0 ikonoak sinesmen eta magia gai bilakatzen baitira, eta pantailak gure bertigoaren eta itxurakeriaren isla.
Ezin erranezko paisaia batean, Ji in, eremu alfer utzietako madona, Instagramen konektaturik dago, Alizia lurralde miresgarrian zebilen bezala. Hala, beste aldera pasatzen da eta sakontasunen izpiritua ulertzen saiatzen da.
Orduan, beldurrez, ilusioz eta dopaminaz beteriko mundu batean murgiltzen da. Hiri-ipuin eta pop-ebanjelio estiloko koreografia batean, Marlène Llop eta BallePerdue kolektiboak espazioak eta paisaiak ikertzen jarraitzen dute, lekuen jitearen bila.Argi-ilunen bidez, gure hirien bazterretan dauden eta mihise zuri baten azpian gorderik bezala dauden kontra-munduak erakusten dituzte. Gaur egungo munduaren zati horiek zerutik eroritako meteorito puska edo kamioitik eroritako Pizkundeko margolan gisa uler daitezke.
Modua: Performantzia
Iraupena: 50 minutu, 12 urtetik gorakoentzat
BANAKETA
Taula zuzendaritza eta zuzendaritza artistikoa : Marlène Llop
Testua : Manu Berk
Dantza : Ji in Gook
Zuzeneko musika : Arthur Daygue
Ahotsak, kantua : Pina Wood
Instalazioa, jokoa, argiak : Jérôme Coffy, Laurie Fouvet