LEKUA
Euskal Elkargoko gaur egungo musiken eszena da Atabal.
Arte Ederretan formatu zen Maïte Rumeau arkitektoak diseinatuzuen.2005ean eraiki zen, skate parkeak Iratiko auzoa edertu baino lehen.Hiriaren sartzean eraiki zen, musika eta hiri-kulturak elkartzen ziren gunean.
Atabalek 1.500 m2 inguruko espazioa erabiltzen du bere jarduerak garatzeko.
KONTZERTU ARETOA
Kontzertu-areto handia. 700 pertsona sartzen dira, zutik.
Azken belaunaldiko soinu eta argi materialaz horniturik, aretoak kalitate akustiko bikaina du. Hala, taldeek baldintza ezin hobeetan kontzertuak eman eta egonaldiak egin ditzakete.
Aretoaren fitxa teknikoaIrakurri
ESTUDIOAK
Bakarlari edo talde amaturrak eta profesionalek musika jotzeko eta Rock Eskolako ikasleek musika ikasteko erabiltzen dira.
Hiru entsegu-estudio, osoki horniturik.
Grabaketa gela bat.
Estudioen fitxaIrakurri
OSTATUA
Ostatuak 120 lagun bil ditzake eta kontzertu arrats guziez irekia da.
Urte osoan zehar, kafe-kontzertu batzuk ere hartzen ditu.
Gaur, berriz dantzan ari gara … Bada, egin dezagun dantza elkarrekin.
Izan ere, Atabal Biarritz topaketa, ezagutza, besta eta trukerako lekua da. Onginahia da gure balioetarik maiteena.
Ez dugu onartzen neholako ekintza homofobo, transfobo, misogino, arrazista edo diskriminatzailerik.
Elkar zaintzera akuilatzen zaituztegu, ez bakarrik lagunen artean, baita ezezagunen artean ere.
Kontzertuak ongi iragaten laguntzea galdatzen dizuegu ere, baita musika eta besta plazer partekatuak izan daitezen lan egiten duten artista eta teknikariak errespetatzea ere.
Zaindu ezazu zure eta besteen burua.
Milesker
BISITA BIRTUALA
Eraikinaren bisita birtuala egin dezakezu behereko argazkiko gezietan klik eginez.