AURKEZPENA

2005eko azaroan zabaldu zituen ateak. 700 tokiko hedapen areto bat du, 3 entsegu, musika eskola bat eta kultur ekintza anitzen bidez Ipar Euskal Herriko lurralde osoan ari da lanean.

Egitura IMEP bat da (Industria eta Merkataritza Erakunde Publikoa), eta hainbat partaide instituzionalen, erakunde profesionalen, lurraldeko kultura egituren eta partaide pribatuen laguntza du.

LABELA

2018ko irailean, Kultura eta Komunikazio Ministerioaren SMAC (Gaur Egungo Musiken Eszena) labela lortu zuen Atabalek.

Irakurri

PROIEKTUA

11 langileko talde batek kudeatu eta administratzen du proiektua, urte osoan. Gainera, musika eskolako 10 irakasle eta aldizkako parte hartzaileak ari dira lanean.

Hauek dira egituraren jarduerak :
~ Gaur egungo musiken alorraren, agertzen ari diren kulturen eta tokiko kultura- eta elkartze-biziaren garatzea lurraldean
~ Ikuskizun profesionalak hedatzea
~ Tokiko eszena eta praktika amaturrak laguntzea eta garatzea (entsegu lagunduak, musikari aholku-emaileak, sorkuntzarako eta egituraketarako laguntza, afixako izen handiena aitzin jotzea…)
~ Arte-heziketa “Rock Eskola” musika eskolaren bidez eta kantua, baxua, gitarra, teklatua eta bateriaren irakaskuntza (400 ikasle)
~ Kultur eta pedagogia ekintzak (ikastetxe, aisialdi zentro eta gizarte-zentroekin)
~ Jende guziei eta langileei zuzenduriko formakuntzak (multimedia, OLM…)
~ Jende desberdinei zuzenduriko prebentzio- eta sentsibilizazio-ekintzak

~ Gure proiektu artistiko eta kulturala Irakurri

INFORMAZIO GEHIAGO

~ Gure estatutuak Irakurri

~ Gure azken jarduera txostena Irakurri