2022/09/24 ~ 12:30
LES CONCERTS EGARES
LAS GAFAS Y LA PLANCHA + KEPA
+ ROMAIN BAUDOIN + ETXETABURU
+ ALEX MENDIZABAL + DE LA CRAU
Urririk
ZüZüLü 6 €
LAS GAFAS Y LA PLANCHA
Villa Madeleine : 9 rue Maurice Perse, Boucau ~ 13:00 ~ Sarrera libreSukaldaritza- eta soinu-espazioa. Pintxo batzuk prestatu artean, soinu-giro berezia, ezkutukoa, zaratatsua eta eztia sortuko da. Sukaldariak joko batean ariko dira, plantxaren soinuak errezetaren parte izanen direlarik… Ikus-entzuleak beren gogoetetan murgilduko dira eta soinuen araberako pintxo goxoak janen dituzte.
ALEX MENDIZABAL
Villa Madeleine : 9 rue Maurice Perse, Boucau ~ 13:00 ~ Sarrera libreInstalazio artistikoa Donostiako artista, pausan eta efektuan interesatua. Bere instrumentu eta tempoak eraikitzen ditu. Txikitatik, talde, orkestra, bakarlari, koru eta abarretarako partiturak ontzen ditu. 1996an, idazteari utzi, eta bere musika-tresnak eraiki eta jotzen hasi zen. Dozena bat opereta baino gehiago egin ditu. Baliteke bere armairu eta poltsikoetan idatziak eta olerkiak aurkitzea.FOLK TRAD
FOLK
ROMAIN BAUDOIN ~ Projet ARREHAR
Clavette & Cie : 3 rue Jean Pierre Thimbaud, Boucau ~ 15:30 ~ Sarrera libreArtús taldearen kide sortzaile eta zarrabete joilea da Romain Baudoin. Torrom Borrom instrumentua sortu zuen 2010ean, zarrabetearen eta gitarra elektrikoaren arteko musika tresna hibridoa, bere bakarkako proiektuari bide emateko, drone-roots / folk-esperimental mistiko eta xamanikoa jotzeko. Duela 5 urte, zarrabete tradizional zahar bat erosi zuen. Izan ere, joko kalitate bikaina eta soinu betea eskaintzen zizkion, lehengo zarrabeteek bezala. Zarrabete honen itxurazko sinpletasuna zarrabete “modernoaren” kodeen kontrakoa iruditzen zaio, nahiz eta berez abiapuntua izan. Hau baita hain zuzen Baudoinen gogoeta: garatu al daiteke tresna hori jotzeko beste molde garaikide bat, gaur egungo jotzeko maneren kontrara? Horrela sortu zuen Arrehar proiektua, eta 2022ko martxoan bakarkako hirugarren diskoa ere, zuzenean grabatua!
ROMAIN BAUDOIN
Projet ARREHAR

BLUES FOLK
KEPA
Villa Madeleine : 9 rue Maurice Perse, Boucau ~ 17:00 ~ Sarrera libreBarneko ilundura ukateko mila modu daude. Bastien Duverdier skater profesionalak, skatean ibiltzeari utzi behar izan zionean, dobro bat (gitarra durundatzaile bat) hartu, aztaparrak atera eta Mississippiko kondenatuen hilobien gainean garrasi egin zuen.
Divine Morphine diskoa rockaren eta bluesaren artean noraezean dabil. Frantziako hego-mendebaldeko cowboy bakartia, orkestra-gizona (gitarrak, harmonikak, teklatuak eta abar jotzen ditu), jostakina eta harrigarria da. Malenkoniak hor jarraitzen du, lainotsu, reverb efektuetan itota eta eztiki alegeragarri.DE LA CRAU
ZüZüLü : 25 Rue des Cordeliers, Bayonne ~ 20:00 ~ Prezioa: 6€Rock, folk eta punk doinuak poesia modernoarekin uztartzen dituen Marseillako taldea da De la Crau. Irakurketa bide anitz eskaintzen dituzten olerkiak kantatzen ditu, giro ilun eta indartsuen artetik. Sam Karpieniak proventzeraz abesten du eta gitarra elektrikoarekin riff errepikakorrak jotzen ditu. Thomas Lippensek perkusioekin eta burdineriaz osatutako zur taulekin erritmoa markatzen du. Manu Reymondek kontrabaxuarekin eta arkuarekin estasira daramaten sekuentzia erritmiko sinkopatuak sortzen ditu.
ROCK
DE LA CRAU