BERTRAND BELIN
Bertrand Belinen Tambour Vision zazpigarren diskoa gure barne herstura eta bakardadea sendatzeko kontrapozoi ezin hobea da. Pop frankofonoaren nahasketa hibridoa eskaintzen du, eta zentzumenez eta borrokez horditzea bultzatzen. Arruntasunarentzat sendabide bikaina da, traba guziak aise gainditzen baititu. Askatasuna alde guzietara hedatzen da hemen.
Izan ere, soinuzko eta semantikazko kontrastez beteriko diskoa da. Erritmo-kaxak hartzen gaitu, gitarra diskretuagoa da eta Mellotron teklatuaren ufako eta akatsak beste teklatuetatik ongi bereizten dira. Haizea eta kobrea. Pultsazioak dena betetzen du, zuzenean muskuluetara doan erritmo maltzur bat bezala.
♥ Arthur H / Dominique A / Bashung
POP ROCK

ELECTRO POP

ABEL CHERET
Jatorriz Sables d’Olonnekoa da Abel Chéret. 2019ko udaberrian, Amour Ultra Chelou disko labur autoekoitzia plazaratu zuen. Giro elektronikoen artean, Abelek maitasun-abesti bitxiak sortzen ditu: “hitzezko josteta sentsualak, melodia gazi-gozoak eta elektro-pop tropikaleko balentriak” (Patrice Demailly, Libération).ABEL CHERET
Jatorriz Sables d’Olonnekoa da Abel Chéret. 2019ko udaberrian, Amour Ultra Chelou disko labur autoekoitzia plazaratu zuen. Giro elektronikoen artean, Abelek maitasun-abesti bitxiak sortzen ditu: “hitzezko josteta sentsualak, melodia gazi-gozoak eta elektro-pop tropikaleko balentriak” (Patrice Demailly, Libération).ELECTRO POP
