2022/08/28 ~ 20:00
METZ
+ EN ATTENDANT ANA
+ THIS WILL DESTROY YOUR EARS
Prezioak 13~16 €
Kideentzat Urririk
METZ
Atlas Vending diskoarekin, METZ hirukoteak –Alex Edkins (gitarra eta ahotsa), Hayden Menzies (bateria) eta Chris Slorach (baxua) – bere soinua findu du; baina beti bezain indartsu jarraitzen du, melodia bihurri eta erritmo gogorrekin.
Hala, disko berri honetan, orain arteko soinurik bizi, anitz eta konbentzigarriena eskaini du.
Kanadarrak entzutea belarriendako zinezko punk esperientzia berezi, sentikor eta liluragarria da!
♥ Sonic Youth / Protomartyr / Shellac
NOISE ROCK
INDIE POP
EN ATTENDANT ANA
Parisko boskoteak bere indie pop doinuak findu ditu Juillet izeneko bigarren diskoan. Zirimolaka ari diren eta dir-dir egiten duten hamar kantuz osatu du lan berria. Lehen diskoan hasitako sofistikazioak nabarmenagoak dira hemen.
Diskoa osatzen duten abesti askok alaiak dirudite, tonu malenkoniatsua izan arren; ahots melodiak, garaipenezko tronpetak eta riff zorrotzak uztartzen dituzte.

THIS WILL DESTROY YOUR EARS
Taldearen izen apokaliptikoa entzun eta berehala eskapa daiteke inor… Izan ere, Hossegor-eko aldirietan bertze nehorrek ez bezalako Manchesterreko soinua duen hirukotea akufenoen demokratizazioaren alde ari da. Baina, murriztailea litzateke This Will Destroy Your Ears musika talde zaratatsuegien artean sailkatzea.
This Will Destroy Your Ears-eko kideak 2017tik aldi berean koreografoak, artista plastikoak eta bideo egileak dira; DIY talde bat, funtsean. Eta zinezko hautua da, dena egiten badakitelako: anplifikagailuak, musika tresnak, komunikazioa, bideoak eta grabaketa estudioa: pARPAINg.
Taldearen bigarren diskoa 2022an argitaratuko da. This Will Destroy Your Earsek jendea asko maite du, eta ozenegi adierazteko joera du.