2023/02/25 ~ 21H00
DOMES-STUDIO ~ KYF!
+ LE BAL DU SAMEDI SOIR
Prezioak 10~13 €
Kideentzat Urririk
DOMES-STUDIO
[KYF!]
KYF! bi musikari eta bideo egile bat taularatzen dituen ikus-entzunezko ikuskizun interaktiboa da. Bestela erranik, kontzertu areagotu bat da, non musikariek proiektatutako bideoa eta argiak kontrolatu edo alda ditzaketen.
Afro/synth musikaren estilotik ondorio gisa jalgi da ikuskizuna. Tradizioaren eta garaikidearen arteko giro onirikoa hedatzen du, talde artistikoaren eta gonbidatuen (artistak, musikariak, dantzariak…) sentsibilitatearen eta subjektibotasunaren bidez.
Ikuskizunak –batzuetan figuratiboa, besteetan abstraktua– ez du gai zehatzik eta ez du historia linealik kontatzen. Asmo nagusia da agerian ezartzea musika eta koreografia gauza bakar baten parte direla eta sortzeko eta lankidetzan aritzeko gogoa unibertsala dela.
♥ Kolinga / Polylogue From Sila / Ah! Kwantou
AFRO SYNTH
![kyf!-atabal-concert-biarritz](https://www.atabal-biarritz.fr/wp-content/uploads/2022/11/kyf-atabal-concert-biarritz.jpg)
SOUND SYSTEM
![le-bal-du-samedi-soir-atabal-concert-biarritz](https://www.atabal-biarritz.fr/wp-content/uploads/2021/11/le-bal-du-samedi-soir-atabal-concert-biarritz.jpg)
LE BAL DU SAMEDI SOIR
Kasu, kasu! Girotu, giharrak berotu eta ura edan! Aurten, Le Bal du Samedi Soir kolektiboak 10 urte betetzen ditu! Hamar urtez, etxean egin soinu sistemak, zur lanak, zirtaka ari diren diamanteak eta dirdir egiten duten disko bolak eraiki ditu BDSSek.Gaualdien errezeta: eskutik eskura pasatzen diren biniloak, etengabe dirdiratzen duen girlanda, kantu hautatzaile kokinak, dantza amaigabea… Eta soinu-bidaiak jarraitzen du! Jaun-andereak, ongi etorri Larunbat Gaueko Dantzaldira!