Tailerrak

Klaseetan egin lana praktikan jartzeko, Atabalek praktika kolektiborako tailerrak proposatzen ditu, hots taldean jotzeko tailerrak. Irakasle batek lagundurik, gaurko musiken errepertorio bat joz, eta bakoitzaren ahalen eta mailaren arabera noski, taldean trebatzearen pozak eta zailtasunak ezagutuko dituzue. Bestearen entzutea, musika sentsazioen partekatzea, estilo ezberdinen ezagutza eta beste asko izanen dira jolaserako momentu azkar eta gozagarri honen muinean... bereziki urte bukaerako kontzertuan oholtza gainera igo eta jende aurrean joko duzuelarik … !!!
Hilabetean behin, larunbatez (ordu bat eta erdiko saioa)
Tailerrak azaroan hasiko dira, irakasleekin adosturik.


Prezioa

10€ / hilabetean tailer bat (larunbatez). Urte guztian zehar kalitatezko lana segurtatzeko, ikaslearen presentziaren jarraikitasuna eskatzen da.