Jendarte eta heziketa proiektuak

Badu urte zenbait gure partaide ezberdinen beharretara eta igurikapenei egokituak diren tailerrak plantan ezartzen ditugula.

Gurekin lan egitea erabaki dute :

Mouriscot aisialdi zentroa, Baiona Hiri Erdiko MVC, MVC Saint Etienne, MVC Polo Beyris, Bidarteko Gazte Lokala, Maria Pia Gizarte Zentroa MECS Saint Vincent de Paul, La Sauvegarde de l’Enfance à l’Adulte au Pays Basque elkartea (SEAPB), Grand Voile et Moteur elkartea, Dou Boucaou aisialdi eta gizarte zentroa, Adoenia, …

Gure proiektuak entzuteko, hemen klik egin


2015/2016ko tailerrak :

• "Frantsesaren jabetzean laguntzeko kultur ekintza" 2016 / SEAPB - Effort de Conscience

Batzuentzat, ama hizkuntza. Besteentzat, harrera herrialdeko hizkuntza. Ororen buru, frantsesak denen artean komunikatzeko balio du. Frantsesa jakitea elkar bizitzarako funtsezko osagaia da.

Frantsesaren ikasteko aukera ezberdintasun handiei aurre egiteko eta pertsona orori hizkuntzaren ikasketa eta praktikatzea errazteko, kulturako eta jendarteko sareen eta eragileen laguntzarekin, bitartekaritza molde bereziak plantan ezarri behar dira. Hizkuntza mailan segurtasun eza bizi duten pertsonen ezaugarrietara egokitutako kultur demokraziarako metodoak plantan ezartzea beharrezkoa da. Pertsona horiek metodo eta baliabide egokien bitartez formatu eta sentsibilizatu behar dira.

Parte hartzen duen egitura : SEAPB Planouya

Parte hartzailea : Effort 2 Conscience kolektiboa

Informazio gehiago : hemen klik egin



• "Hip hop idazketa tailerra" BRASS 2015-2016 / Maria Pia Gizarte Etxea - MECS Saint Vincent de Paul Biarritz

BRASS rap kantariak antolatutako idazketa tailerrei esker, batzuen eta besteen mailaren arabera, hip hop idazketan hasteko edo hobetzeko, letrak kantuan jartzeko, kantatzeko teknika ezberdinen ikasteko, eta, ikasle onenentzat, agertoki gainean kantatzeko parada izanen duzue.

1990eko hamarkada hastapenetik, rap kantaria da BRASS. Arte horretako arlo guztietan aritu izan da: idazketak, kontzertuak, grabaketak, Outsider Logic bere diskoetxearekin beste artisten ekoizpenak… Gaur egun, hain gustukoa duen hip hop kultura gazteei transmititzeko gogoa du.

Hip Hop Musika tailer mota horiek arrakasta ederra biltzen dute. Ikasleen idatzizko eta ahozko adierazpena garatzeko, hiztegia lantzeko eta jendarteko aktualitateko gaiei buruz gogoetatzeko parada eskaintzen dute. Taldeko lana balentria indibidualen osagarri da. Giro ludikoan iragaten da, beti.

Parte hartzen duten egiturak : Maria Pia eta Saint Vincent de Paul



• "DJ/OLM" tailerra Boom Tchack 2016 / Maria Pia - Saint Vincent de Paul Biarritz

Boom Tchack elkarteko artista batzuek animaturik, Maria Pia, MECS Saint Vincent de Paul eta Atabaleko gazte batzuek obra kolektibo bat sortu ahal izan dute.

Parte hartzen duten egiturak : Maria Pia eta Saint Vincent de Paul



• "Hip hop idazketa tailerra" BRASS 2016 / SPIP Proiektua – Baionako Presondegia

BRASS rap kantariak animaturik, aste oso batez, Baionako presondegiko preso batzuek obra kolektibo bat sortu ahal izan dute.



• "Jostatu Loriatu grabaketa" 2016 / Biarritzeko Mouriscot aisialdi zentroa

Urtean zehar sortu zuten kantu bat Atabalera arratsalde oso batez grabatzera jin ziren Mouriscot aisialdi zentroko ttipienak.



• "« Idazketa tailerra" Olivier Daguerre 2015 / Maria Pia - Saint Vincent de Paul

Olivier Daguerre artistak animaturik, Maria Pia, MECS Saint Vincent de Paul eta Atabaleko gazte batzuek obra kolektibo bat sortu ahal dute.



Xehetasunak eta Erreserbatzeak : 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.