Eskoletako Proiektuak

Munduaren ikusmolde bat islatzen du kulturak. Izpiritu irekidura errazten du. Kulturaren ulertzeko, laguntza beharrezkoa da. Gaur egungo musiken bidez burutzen den arte eta kultur heziketa, mundua kulturaren bitartez ulertzeko lehen irakaspen bat izan daiteke.

Norabide pedagogikoago batean, begirada, emozioak, izpiritu kritikoa eta entzumenaren garatzeko parada eskaintzen du kultur ekintzak.

Gurekin lan egitea erabaki dute :

Kolegioak : Jean Rostand, Villa Fal, Immaculé Conception, Chantaco, Manex Erdozaintzi Etxar, Larzabal, Xalbador, …

Lizeoak : Hôtelier, Sainte Anne, Ramiro Arrué, Bernat Etxepare, ...



Gure proiektuak entzuteko, hemen klik egin

2015/2016ko ibilbideak :

• "Gaur egungo musiken ezagutza" 2015-2016 / Angeluko Sainte Anne lizeoa

Atabalen, urte osoan ikasgelan sortutako eta landutako kantuak grabatzeko aukera izan dute Angeluko Sainte Anne kolegioko ikasleek.

Informazio gehiago : hemen klik egin

• "Gaur egungo musiken ezagutza" 2015-2016 / Biarritzeko Immaculée Conception kolegioa

Atabalen, urte osoan ikasgelan sortutako eta landutako kantuak grabatzeko aukera izan dute Biarritzeko Immaculée Conception kolegioko ikasleek.



• "Kantuaren inguruan : hitzak eta erritmoak" 2015-2016 / Biarritzeko ostalaritza eta turismo lanbide lizeoa - David Cairol

Kultura pertsonalaren eraikitzea da ibilbide horren xedea. Horretarako, artistak, ikasgela batean, 12 orenez murgildurik parte hartzen du. Ekoizpenetik hedapeneraino, kultur gune baten ezagutzeko parada eskaintzen du. Artistekin eta ikuskizuneko profesionalekin lan egiteko aukera eskaintzen du, ikasturte bukaerako gertakari nagusiaren inguruan bereziki.

Parte hartzen duen artista : David Cairol
Parte hartzen duen ikastetxea : Ostalaritza eta turismo lanbide lizeoa

Informazio gehiago : hemen klik egin

Xehetasunak : 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

• "Gaur egungo musiken ezagutza" 2013-2014 / Donibane Lohizuneko Ramiro Arrue lizeoa

Atabalen, urte osoan ikasgelan sortutako eta landutako kantuak grabatzeko aukera izan dute Donibane Lohizuneko Ramiro Arrue lizeoko ikasleek.

• "Kulturarekin hezi eta hazi" 2015-2016 / Biarritzeko Jean Rostand kolegioa - Olivier Daguerre

Departamenduko Hezkuntza Proiektua lurraldeko eragile ezberdinek elkarren artean landutako proiektu bat da. « Kulturarekin hezi eta hazi » proiektu horren atal bat da. obra baten bitartez eta artista edo kultur egitura batekin egin trukaketa baten bidez, ikasleei kulturara sarbidea eskaintzea da programa horren helburua. Kolegioko ikasgela batean, 50 oreneko artista egonaldi bat antolatzea da xedea.

Parte hartzen duen artista : Olivier Daguerre
Parte hartzen duen ikastetxea : Jean Rostand kolegioa

Informazio gehiago : hemen klik egin

Xehetasunak : 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

• EIJ (ESKOLALDI INGURUKO JARDUERAK)

2014-2015 ikasturtean, Biarritzeko Herriko Etxearekin elkarlanean, Eskolaldi Inguruko Jardueren (EIJ) parte gisa, astelehenarekin, asteartearekin eta ostegunarekin, 15:45etatik 16:45etara (iraupena : oren 1), musika ezagutzeko tailer pedagogiko bat eskaini zuen Atabalek.

« ATABAL txanponaren bestaldea » deskargatzeko : hemen klik egin