Egonaldiak

Artista amaturren eta profesionalen laguntzea, proiektu orokorrago baten parte da. Artista sustatzen duen egituraren eta artista hartzen duen lekuaren artean hitzarmen bat izenpetzen da. Elkarlan horren baitan, finkatutako epe batean, sorkuntza proiektu bat laguntzeko engaiamendua hartzen du aretoak. Hala, artistei lan egiteko guneak eta laguntza administratiboa, artistikoa eta teknikoa eskaintzen dizkie.

Elkarlan horren inguruan, jende ezberdinei begirako (ikasleak, elbarrituak, musikariak…) kultur ekintza eta sentsibilizazio egitasmoak gara daitezke. Artistaren proiektuaren arabera eta bere esku hartzeko gaitasunaren arabera, ekintza horiek modu ezberdinetan obra daitezke.

Gure hurrengo egonaldiak :

- Autrenoir : uztailaren 18tik 22ra / Kontzertua : urriaren 08an, larunbatarekin, 21:00etan
- Hasse Poulsen / Fabien Duscombs : irailaren 05etik 09ra / Kafe-kontzertua : irailaren 09an, ostiralarekin, 20:00etan

2016an, Donostia Kulturarekin eta EKErekin elkarlanean, Mugi Muga egonaldi gurutzatuen proiektua plantan ezarriko dugu. Euskal taldeentzat, egonaldi trukaketa eta ibilbidea izango da.

Talde horiek Atabalen egonaldian egon dira :

Sunset Son, The Dedicated Nothing, Blue Express, Silent Opera, Yes, Xutik, Yes, Belako, Kinnine, Pierre Belleville, The Rodeo Idiot Engine, Koweit Acid Transfer, Birdy Nam Nam, Artús, Kazy Lambist, Yelli Yelli, Casamance, Gojira …