Baliabideak :

Lurraldean gaur egungo musikak sustatzen ari diren beste eragile batzuekin elkarlanean eta sareturik burututako lanaren fruituak dira baliabideak. Azpian aurkeztutako baliabideak « Atabaletik kanpoko » hedapenaren ingurukoak dira, edo, lehiaketak eta laguntza baliabideak dira.

« HEGALALDIA »

Akitania eskualdeko CNV egituraren (Barietateen Zentro Nazionala) saiakeren parte da.

« Hegalaldia » baliabidea 12 hilabetez iragaten da, hiru hilabetean gertakari batekin. EHZ eta ATABALek bultzatutako proiektu honen asmoa Ipar Euskal Herriko 4 eremu zehaztea eta 4 elkarte egitura hautatzea da.

Sara : Usopop elkartea
Garazi : Festigaga
Ziburu : Baleapop
Hazparne : Eihartzea

Gertakari bakoitzean, EHZ, Atabal eta lekuko elkartearen artean, hiru aldeko elkarlana bultzatuko da. Egitasmoaren ideia nagusia leku jakin bati balio ematea da.

Gertakari bakoitzak lekuko elkarte hautatuarekin batera eraikitzeko aukera ematen du. Hala, egitura bakoitzaren gaitasunak (teknika, komunikazioa, sarea), ideiak (programazioa, eszenografia), publikoa… batu eta partekatzen dira.

Gure lurraldeko ezohiko leku batzuei balioa emateko, egitura bakoitzak dituen jarraitzaileak lurraldean mugitzeko eta publiko ezberdinak elkartzeko, beren bizi ingurumenetik gutxi lekutzen diren jendeei musika estetika berriak ezagutarazteko, lekuko ekoizleak aitzinerat ekartzeko eta gertakarien parte egiteko parada da proiektu hau.

Bestalde, hitzordu horietan, euskarazko sorkuntza gaztea lehen tokian ematea da jokoan dena. Urte osoan, euskarazko adierazpen artistikoaren alde lan egiten dugu. Eskaintza artistiko berritzaileak lurraldean hedatzen jarraitu nahi dugu.

Ekonomia sozial eta solidarioan engaiaturik gaude. Ekintza horiek, gure engaiamenduaren segida logikoa dira : proiektua elkarrekin eraikitzea eta gauzatzea.





« LA TOURNEE »

5 GEMA (Gaur Egungo Musika Areto) eta talde amaturren laguntza lanarentzat beste horrenbeste berezitasun. 5 departamendu, 5 talde eta haien biltzeko bira 1. Akitanian taldeen mugikortasuna laguntzeko, RAMAren zuzendaritzapean, Rock School Barbey-ek, Floridak, Atabalek, Sans Réserve-ek eta Café Musique-ek, segitu beharreko 5 talderentzat eskualdean bira bat antolatzea erabaki dute !

Bira hau, urtero, Omiasainduko oporretan iraganen da. Aurten, 2013ko urriaren 22tik 26ra iraganen da, asteartetik larunbatera. Eskaintza honek Akitaniako taldeen mugikortasuna, musikarien arteko topaketak eta gaur egungo musiken baitako praktika amaturren gaiari buruzko tailerrendako atal bat uztartzen ditu.

Tailer atalarentzat aipatutako aipagai ezberdinak honakoak dira :

• Diskoaren mundua, diskoetxeak.
• Nola (auto)ekoiztu.
• Internet talde amatur batentzat.
• Ikuskizuneko lanbideen historia.
• Agertokiari buruzko begirada (eszenografiari buruzko lanketa)
• Prebentzio tailerra (entzumena, osasuna…)

Musikaren praktika amaturrean oinarrituak dira tailerrak. Formula berri honetan, musikari amaturrek musikari profesional eta adituekin kausitzeko parada dute, praktika amaturraren erregistroan betiere. Parte hartzaile profesionalak musika taldeari bide berriak zabaltzeko, tresna berriak ekartzeko eta esperientzia partekatzeko daude. Hala, musikaren praktika soila gainditzen dugu, eta gaur egungo musiken praktika amaturraren aspektu zabalagoa estaltzen dugu. Informazio teorikoa baino gehiago, profesional horien parte hartzeak, adituen eta amaturren artean, trukatzeko eta musika antzea partekatzeko egiazko parada eskaintzen du. Hala, musikari amaturrek musikaren munduaren ulermena fintzen dute.

Tailer horiek talde amaturrentzat egokituak dira. Aste bateko Akitaniako biraren bitartez, hautatuko taldeek kontzertu bira profesional gisako bat bizitzeko aukera izango dute.



« MUSIKETXEAK »

Musiketxeak, Euskal Herriko musika aretoen sarea, 2011 urtean lau kultur eragilek bat egin ondotik sortu zen : Gazteizeko Jimmy Jazz, Bermeoko Kafe Antzokia, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Emankor elkartea. Euskal Herriko taldeen harleku naturala bilakatzeko xedea duen proiektu sozio-musikal horrek, ondoko lan ardatzen inguruan, kultura kudeatzeko modu berezia bultzatzen du : PRESTAKUNTZA, SORMENA, EMANALDIA eta HEDAPENA.


Urtero, egitarau horren baitan laguntza jasoko duten taldeen aukeratzeko, hautagaitza deialdi bat zabaltzen da.

Aurten, POLYGORN (elektro-kraut-space-rock), MAMBA BEAT (bidaia psiko-elektronikoak), KOMETA (pop-rock) eta UNCLOSE (rock elektronikoa) gailendu dira. Atabaleko agertokian elkarrekin joko dute beraz.



« DISCOVERSE »

Araudia deskargatu

"ACP, Celestine Records, Atabal, Ampli, Pau Concert Production, le Show Case Time, À Tant Rêver du Roi, eta aurten epaimahaikide izango diren Article 4 eta Zen concept elkarteekin elkarlanean, Pirinio Atlantikoetako artistei zuzendutako Dicoverse musika lehiaketaren bigarren edizioa antolatzen du les Zondes elkarteak. Musika talde mota (talde, bikote, bakarlari) eta musika genero orori irekia da Discoverse.

Helburua artistak publikoarengana hurbiltzea da, eta ez publikoa artistengana. Horretarako, jadanik jendetsuak diren lekuetan, hala nola ostatuetan, kontzertuak antolatzea da xedea.

Discoverse partekatze, entzumen eta errespetu baloreetan oinarritzen da. Ez da lehia izpiriturik gomendatzen. Alderantziz, gertakari hau elkar topo egiteko, trukatzeko eta lekuko musika eszenaren baitan dinamika berri baten bultzatzeko parada da. Hautagaiek lehiaketan giro onean eta errespetuan parte hartuko dutela espero dugu."