Aurkezpena

2011 urteaz geroztik, kultur ekintza eta pedagogia ekimenak Atabaleko proiektuaren bihotzean daude. Musika, ororen garapenerako eta loratzeko eginkizun garrantzitsua duen eta sozializaziorako eta integraziorako garrantzitsua den eragile bat da. Izan ere, Atabalen erronka, kultur ekintza ezberdinen bitartez, gure lurraldean ahal bezainbeste jendek artearen eta kulturaren ezagutzeko parada izatea da, eta, bereziki, gaurko musiken ezagutzeko aukera izatea.

Atabalek bere partaideei egokitutako tailer eta ibilbide ezberdinak eskaintzen dizkie, bisita sinpleenetik hasita eta egonaldiraino. ATABALen eta Atabaletik kanpo ere bai, gazteei, ikasleei, hezkuntza eta aisialdi egituretako kideei eta elbarrituei zuzenduak diren gaurko musiken inguruko proiektuak garatzen ditugu…

Eta, hala, ezagutzak eta aurkikuntzak anitzez aberatsagoak baitira, partaide bakoitzarekin proiektu artistiko eta kultural bereziak eraikitzen ditugu !

Zergatik da kultur ekintza garrantzitsua ?

- Kulturari eta gaur egungo musikei buruzko jakin-mina eta gogoa pizten duelako.
- Artistekin sortzen diren harreman estuei esker, ororen ohitura kulturalak eta sentsibilitate artistikoa sustatzen dituelako.
- Inguratzen gaituen mundua ulertzeko tresnak eta oinarriak ematen dituelako.
- Kultur eskaintzarako sarbidea errazten duelako.
- Elkar bizitza hobetzen duelako eta lurraldeko partaideen arteko elkarlana indartzen duelako.