ERAKUSKETAK

Artista batzuei beren sorkuntzak aurkezteko eta erakusteko aukera eskaintzen die gune honek, arte ederren eta numerikoaren arloan.

Xehetasunak : Telefonoz 05 59 41 73 26 zenbakira deituz edo e-mailez This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera idatziz.

Aintzin

LYDIE ARICKX

Poliki-poliki, Lydie Arickx mugimendu espresionista garaikidearen gidarietarik bat bilakatu da.
Bere lana anitza da: margolaritza eta zizelkaritza, obra handiak ala ttipiak, euskarri eta ekai mota guziak (eta, bereziki, bere margolanetarik bereiziezina bilakatu den esmeril-ehuna). Badu zenbait urte Lydie Arickx-ek erakusketak zuzeneko performantzia musikatuekin eta jendearekin batera egiten dituela. Erakusketaren estreinaldiaren karietara, Amenra taldeko Colin Van Eeckhout kantaria ere agertuko zaigu. Memento paregabea izango da!

Amenra taldeak eta Lydie Arickx artistak estetika eta energia primarioaren eragin azkarra partekatzen dute. Denen tripan eta buruan dena jalgiarazten dute: irudimen kolektiboa, espiritualtasuna, bizitza eta heriotza, bataren eta bestearen indarra… Eta guzti hori publikoaren begi eta belarrietara indar handiz hedatzen dute.

Estrenaldia Irailaren 28a Ostirala 19:00etan.

Erakusketa Irailaren 28tik Azaroaren 03ra.