ERAKUSKETAK

Artista batzuei beren sorkuntzak aurkezteko eta erakusteko aukera eskaintzen die gune honek, arte ederren eta numerikoaren arloan.

Xehetasunak : Telefonoz 05 59 41 73 26 zenbakira deituz edo e-mailez This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera idatziz.

Orain

Maïder ELCANO & Anne-Laure GARICOIX

Atabalen ikusgai izanen den erakusketa Maider Elcano eta Anne-Laure Garicoix artisten elkarlanetik sortutako proposamena da. Eszenografia eta argazki zerrenda batean barna, bi artistek etorkizun salbaiko giroetara garamatzate.
Mundu magiko batera bideratzen gaituzte, keinu koreografiko primitiboak eta arras garaikideak diren indarrak uztartzen diren lekura, hain zuzen.
Argazkiek gure inguruko arruntasuna irudikatzen dute, baina, gure munduaren alde nahasia (edo mistikoa) agerian uzten dute.

Estreinaldia : martxoaren 16an, ostiralarekin, 19:00etan.

Erakusketa martxoak 16 ostiraletik maiatzak 26 larunbatera.