ERAKUSKETAK

Artista batzuei beren sorkuntzak aurkezteko eta erakusteko aukera eskaintzen die gune honek, arte ederren eta numerikoaren arloan.

Xehetasunak : Telefonoz 05 59 41 73 26 zenbakira deituz edo e-mailez This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera idatziz.

Orain

ANA PAGOLA

Ana Pagolaren leloa: « Bizia seriosa da. Artea loriosa da ». Iruñean sortu zen eta Bartzelonako Arte Ederretan diplomatua da. Irudimen kolektiboan mugimendu kontra-kulturalaren epizentroa den hirian, sormenaren pizgarriak aurkitu ditu. Anak bakarrik ikasi ditu gauza gehientsuenak: marrazten, margotzen, testurak nahasten – ura, tindua eta akuarela –, ekaiak lantzen… Erakusketan, Ana Pagolak berriz asmatu Vélasquez margolanak eta haur errefuxiatuen potreta berriagoak eta harrigarriak uztartuko ditu. Artistaren esperientziari, trebetasunari eta bizipozari esker, bere margolanak emozioen araberako obra indartsuak eta konplexuak dira.

Estrenaldia: martxoak 2 larunbata, 19:00

Erakusketa: martxoak 2 larunbatetik maiatzak 25 larunbatera