Artista batzuei beren sorkuntzak aurkezteko eta erakusteko aukera eskaintzen die gune honek, arte ederren eta numerikoaren arloan.
Arte argazkilaria da Patrick Ballaré. Natura ikertzen du, bere molde guzietan. « Sentimendu ozeanikoa » du, hau da, unibertso osoarekin bat eginik egotearen sentimendua. Naturarekin bizitako momentu intimoak ikusten, sumatzen, bizitzen eta argazkitan hartzen ditu. Gero, Biarritzeko laborategian, bakarrik, argazki hartzeko instantea den bezala ematen eta interpretatzen du. Gaur egun, ezin zaie urbanizazioari eta arkitektura eraikinei ihes egin. Hurrengo belaunaldiek ikus ditzaten, Patrick-ek argazkitan hartzen ditu. Erakusketa honek gizakiek eta Lurrak egin obrak agerian ezartzen ditu. Teknika anitz lantzen ditu: collage argazkiak, analogikoa, digitala… Harmonia eta transmisio kontua da dena.