Omiasainduko Oporretako Ikastaldiak
Urriaren 24tik 28ra, astelehenetik ostiralera

LEHEN HURBILTZEA ETA LEHEN IRAKASPENAK / MUSIKA ETA TINDUA TAILERRA / IRRATI TAILERRA / DJ/OLM TAILERRA / MUSIKA TAILERRAK

LEHEN HURBILTZEA

Urriaren 24tik 28ra, astelehenetik ostiralera eguneko oren bat (10:00 - 11:00 / 3-5 urte artekoak)
Prezioak : Saioko 10€ (8€ kideentzat)

Musikara lehen hurbiltzearen bitartez, haur gazteenek musikaren munduan lehen irakaspenak jasotzeko aukera dute, manera jostagarrian eta sentsorialean. Tailer honen egitarauan, musika jokoak, kantua, perkusioak eta munduko musiken ezagutza badira.

LEHEN IRAKASPENAK

Urriaren 24tik 28ra, astelehenetik ostiralera eguneko oren bat (11:00 - 12:00 / 6-9 urte artekoak)
Prezioak : Saioko 10€ (8€ kideentzat)

Musikara lehen hurbiltzearen eta musika tresna baten ikastearen arteko lotura egiteko balio dute lehen irakaspenek. Tailer honen egitarauan, musika jokoak, kantua, perkusioak, musika tresnen fabrikatzea eta munduko musiken ezagutza badira. Gainera, Rock Eskolan ikasi daitezkeen musika tresna ezberdinak ezagutzeko eta jotzeko parada eskainia da (gitarra, bateria, teklatuak...).

Xehetasunak eta Erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

MUSIKA ETA TINDUA TAILERRA

(5-11 urte artekoak)

Franck Cazenave-ek animaturik

Urriaren 24tik 28ra, astelehenetik ostiralera eguneko oren bat (10:00-11:00 edo 11:15-12:15)
Prezioak : Saioko 10€ (8€ kideentzat)

Franck Cazenave-ek egiazko workshop batzuen gisako pintura tailerrak eskaintzen ditu. Bertan, adierazpen artistikoa eta sormena ohoratzen ditu. Musikaz lagundurik eta askatasun osoan, haur (edo nerabe) oro nor bere errealitate bisuala sortzeko egoeran jarria da !

Materiala eta taulier edo mantala eskainiak (ez itzazue haurrak arropa eta zapata berriekin jantzi). Atabalekin elkarlanean, kantu zerrenda bereziak hautatuak izan dira.

Xehetasunak eta Erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

IRRATI TAILERRA

(11-17 urte artekoak)
Irrati animatzailea, teknikaria eta ekoizlea den Franck Deschamps-ek animaturik.

Urriaren 24tik 28ra, astelehenetik ostiralera eguneko 2 oren (10:00-12:00)
Prezioak : Asteko 50€ (40€ kideentzat)

Estudio bateko egiazko baldintza teknikoetan iraganen den tailer horretan, irratiaren aurkezpenean eta ezagutzan lehen irakaspenak jasoko dituzue: mikrofonoaren bitartez animazioa, errealizazio teknikoa, muntaketa eta emankizun baten grabaketa. Esperientzia parte hartzailea, ludikoa eta hezitzailea. Parte hartzaile bakoitzak bere soinu grabaketak etxera eramaten ahalko ditu.

Xehetasunak eta Erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

DJ/OLM TAILERRA

BOOM TCHACK-ek animaturik (musika eta arte sorkuntza laborategia)

Urriaren 24tik 28ra, astelehenetik ostiralera eguneko oren bat (10:00-11:00 edo 11:00-12:00)
Prezioak : Saioko 10€ (8€ kideentzat)

Astelehena : Sampler eta beat sorkuntzak. Ingurumenean soinuen grabatzeko eta erritmoen sortzeko, mikro baten erabiltzea.
Asteartea : Sintetizadoreen ezagutza.
Asteazkena : DJ lehen irakaspenak.

Osteguna eta Ostirala : astelehenean, asteartean edo asteazkenean eskainitako tailerrei jarraikiz, denbora tarte batzuen zabaltzeko aukera.

Xehetasunak eta Erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

MUSIKA TAILERRAK Bateria - Gitarra

(10 urtetik goiti - Helduak)

Urriaren 24tik 28ra, astelehenetik ostiralera 10:00 – 11:00 Iniziazioa 11:00 – 12:00 Hobetzea
Prezioak : Asteko 50€ (40€ kideentzat)

Gaurko musiken errepertorio zabala joz, erritmika, harmonia eta interpretazioa landuko dituzue.

Xehetasunak eta Erreserbatzeak: 06 29 88 22 65 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. / This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.