Omiasainduko Oporretako Ikastaldiak

Urriaren 22tik 26ra, Astelehenetik Ostiralera

MUSIKARA HURBILTZEA

3-4 urtekoak / 9:30-10:30
5-6 urtekoak / 10:30-11:30
Prezioak : Asteko / 50€ (40€ Kideentzat)
Brigitte EDME-ek animaturik

Musikara hurbiltzea entzumen, ahozko adierazpen eta musika tresnak jotzeko gaitasunak deskubritzeko parada da. Zuen haurrek entzuten eta sortzen dituzten melodiak eta soinuak gorputzaren bidez erritmoan adieraziko dituzte. Ikastaldi denboran beren perkusioak fabrikatzen ahalko dituzte! Denek gitarra, ukulelea, bateria eta teklatuak ezagutuko dituzte.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

MUSIKAKO LEHEN IRAKASPENAK

7-9 urtekoak / 11:30-12:30

Handiagoekin haratago joan eta musikako lehen irakaspenak irakatsiko dizkiegu. Orkestra ttipian, beren musika erdi inprobisatua jotzen hasiko dira!

<

IRRATI TAILERRA

(10-17 urte artekoak)

Franck Deschamps-ek animaturik
(10:00-12:00)
Prezioak : Asteko / 50€ (40€ Kideentzat)

Estudio bateko egiazko baldintza teknikoetan iraganen den tailer horretan, irratiaren aurkezpenean eta ezagutzan lehen irakaspenak jasoko dituzue : mikrofonoaren bitartez animazioa, errealizazio teknikoa, muntaketa eta emankizun baten grabaketa. Esperientzia parte hartzailea, ludikoa eta hezitzailea. Parte hartzaile bakoitzak bere soinu grabaketak etxera eramaten ahalko ditu.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

IRRATI TAILERRA 2.0

(10-17 urte artekoak)

Franck Deschamps-ek animaturik
(14:00-16:00)
Prezioak : Asteko / 50€ (40€ Kideentzat)

Lehenengo Irrati Tailerrean parte hartu zutenentzat eta ikasketan sakondu nahi dutenentzat. Ahotsen grabaketa eta tratamendua, irratiko osagai baten audio muntaketa pista anitzeko nahasketa-mahian, zuzeneko emankizun baten teknika errealizazioa, zuzeneko animazioa mikrofonoarekin, internet bidezko hedapena audio streaming formatuan. Parte hartzaile bakoitzak bere soinu grabaketak etxera eramaten ahalko ditu.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Urriaren 29tik 31ra, Astelehenetik Asteazkenera

MUSIKARA HURBILTZEA

3-4 urtekoak / 9:30-10:30
5-6 urtekoak / 10:30-11:30
Prezioak : Ikastaldiko / 30€ (24€ Kideentzat)
Brigitte EDME-ek animaturik

Musikara hurbiltzea entzumen, ahozko adierazpen eta musika tresnak jotzeko gaitasunak deskubritzeko parada da. Zuen haurrek entzuten eta sortzen dituzten melodiak eta soinuak gorputzaren bidez erritmoan adieraziko dituzte. Ikastaldi denboran beren perkusioak fabrikatzen ahalko dituzte! Denek gitarra, ukulelea, bateria eta teklatuak ezagutuko dituzte.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

MUSIKAKO LEHEN IRAKASPENAK

7-9 urtekoak / 11:30-12:30
Prezioak : Ikastaldiko / 30€ (24€ Kideentzat)
Brigitte EDME-ek animaturik

Handiagoekin haratago joan eta musikako lehen irakaspenak irakatsiko dizkiegu. Orkestra ttipian, beren musika erdi inprobisatua jotzen hasiko dira!

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

DJ/OLM TAILERRA [ORDENAGAILUZ LAGUNDURIKO MUSIKA]

10 urtetik goiti - Helduak
10:00–11:00 edo 11:00-12:00
Prezioiak : Ikastaldiko / 30€ (24€ Kideentzat)
Manu MATTHYS-ek animaturik

DJ/OLM tailerrean, musika elektronikoaren osagaietatik abiatuz, kantu baten sorkuntzaren urrats guztiak ikusteko aukera badago. Gazteek perkusioak, melodiak eta ahotsak landuko dituzte. Astea grabaketa batekin bururatuko dute eta beren diskoarekin joango dira etxera.

Xehetasunak eta erreserbatzeak: 05 59 41 73 29 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

MARGOLARI GAZTEAK

(5 - 9 urte artekoak)

Franck Cazenave-ek animaturik
(9:30 - 10:30 edo 10:30 - 11:30)
Prezioak :Ikastaldiko / 30€ (24€ Kideentzat)

Tailerren xedea norberak duen “sortzeko“ askatasuna berreskuratzea eta bere baitako “margolari gaztea“ berriz piztea da. Saio bakoitza ereduetatik libratzeko eta autonomia positiboa eta adierazpide naturala garatzeko parada da. Franck Cazenave ez da maisu gisa ari, baizik eta beti laguntzeko prest den bihotz oneko margolari gisa. 2010 urteaz geroztik, mila hau baino gehiago lagundu ditu.