Rock Eskola - Musika Eskola

Izena berriz emateko

Uztailak 12 asteartetik iraila 09 ostiralera, Yann-ekin 05 59 41 73 22 // This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Izena emateko

Irailak 10 larunbatean, 14:00etatik 18:00etara, Atabalen, Biarritzen.

2016ko ikasturte sartzeko berritasuna : LEHEN HURBILTZEA 3 urtetik goiti eta 3 eta 5 urte artekoentzat, eta LEHEN IRAKASPENAK 6 eta 9 urte artekoentzat !
Eta betiko klase kolektiboak : Gitarra – Bateria – Kantua – Abesbatza – Teklatuak – Baxua – DJ/OLM.



Hamaikagarren urtez jarraian, berriz ere, Atabaleko musika irakaskuntza lekua den Rock Eskolak ateak zabaltzen ditu. Zuen maila edozein izanik ere (hasiberria ala aditua), komeni zaizuen klasea aurkituko duzue !

Astean oren batez, klase kolektiboetan (gehienez 3 ikasle) eta lehen egunetik musika tresnak joz, gaur egungo musikak landuko dituzue. Solfeoak eta teoria klaseek irakaskuntza osatzen dute.

Musika tresna bat jotzen ikasteaz haratago, entzumena eta gaur egungo musiken historia (rock, folk, blues, metal, eta abar...) landuko dituzue. Diplomadun irakasleen gaitasun tekniko eta pedagogikoei esker, kantu zerrenda anitza jotzen ikasiko duzue. Gaur egungo, atzoko eta biharko eszenarekin bat egiten dute guztiz. Honela, praktika kolektiborako tailerretara pasatuz, taldean eta oholtza gainean jotzen ikastea da bukaerako xedea.

Ordenagailuz Lagundutako Musika (OLM) klaseak izanen dira aurtengo berritasuna. Izan ere, gaurko musikan teknologia berriak orotan agertzen dira. Gure musika eskolan beren agerpena egitea normala da hortaz. Klase guztiak 10 urtetik gorako guztiei irekiak dira, musikara lehen hurbiltzea 5 eta 10 urte artekoentzat delarik soilik. Bestalde, oporretan, iniziazio eta hobekuntza ikastaroak proposatuak dira. Lekuko musika irakaskuntzan diharduten beste egiturekin, hala nola Hendaiako Lanetik Egina, Bidarteko Le petit atelier (Tailer ttipia) eta Angelu eta Tarnoseko Rock schools-ekin batera, lurraldeko lankidetza batean engaiatua da Rock Eskola. Urte guztian zehar, gaur egungo musiken zerbitzura trukaketa eta dinamika sortzea eta mantentzea da xedea.

2016/2017 ikasturte berri honetan, Atabaleko langile taldeak eta Rock Eskolak, gela egokietan eta irakasle sutsuz osatutako taldearekin, gaur egungo musikei zuzendutako leku honetan hots, atsegin handiz errezibituko zaituztete.

Musika partekatzen den artea da, trukaketari esker elikatzen da eta giro onean eta pasioarekin lantzen da. Rock Eskolak hori eskaintzen dizue !

Xehetasunak

05 59 41 73 20 telefono zenbakira deituz edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbide elektronikora idatziz.