ERAKUSKETAK

Artista batzuei beren sorkuntzak aurkezteko eta erakusteko aukera eskaintzen die gune honek, arte ederren eta numerikoaren arloan.

Xehetasunak : Telefonoz 05 59 41 73 26 zenbakira deituz edo e-mailez This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera idatziz.

Orain

GREGOIRE CAUSSEQUE « VERSO »

Musika zale amorratua da Grégoire Caussèque. 2015 urte hondarrean, argazkilaritzan hasi zen. Hastapenetik, pertsonetan jarri zuen arreta, eta, naturalki, VERSO erakusketaren bitartez, musika taldeen egunerokoa erakutsi nahi izan zuen.
11 taldek, tartean The Hyènes, Mars Red Sky, JC Satàn, Magnetix, Petit Fantôme... estudioan, agertokietatik kanpo, soinu proben denboran, gaualdietan… hots, oholtza gaineko argietatik urrun, Grégoire-en presentzia diskretua onartu zuten.



Estreinaldia otsailaren 17an, ostiralarekin, 19:00etan.

2017ko otsailaren 17tik apirilaren 15ra ikusgai izango den erakusketa.