POP ASTRALE

Prezioak : 7 €tik 10 €rat / Kide Urririk
ORAIN EROSI

21:00 AZAROAREN 27a OSTIRALA

LA COMPAGNIE DES MUSIQUES TELESCOPIQUES
DÔME RELEASE PARTY

Compagnie des Musiques Télescopiques taldeak Dôme izeneko bere bigarren diskoa aurkeztuko du.

Dôme diskoa espazioko bidaia luze baten soinu banda gisa pentsatua izan da. Izen bera du diskoari hasiera ematen dion lehen kantuak, eta Apolo 11ren abentura epikoa kontatzen du, aireratzetik ilargiratzera. Beste gertakizun batzuez ere inspiratu dira musikari astronomo horiek, hala nola zulo beltz baten gaineko hegaldi orbitalaz edo Marteko eguzkiaren jaikitzeaz. Epopeia orok ezinbestean gizakiaren arima biluztu eta haren hauskortasunak azaleratzen ditu. Hala, Sirènes edo Supernova kantuak introspekziorako egokiagoak dira; orduan, espazioa gizakien sentimenduen metafora bilakatzen da. Egunsenti bat ikusteak edo Vignemaleko glaziar ikaragarri handiaren oroitzapenak bakarrik arintzen ditu bidaiariaren barne arrangurak.

Johannes Buff-ek grabaturik (Botibol, Zombie Zombie) eta Pierre Loustaunauk (Petit Fantôme) lagundurik, frantsesez kantatzea deliberatu duen taldearentzat, disko berri hau inflexio-puntua da. Hala ere, ilargiaren eta argiaren estetikarekin leial izaten jarraitzen du, rock psikodelikoa, sintetizadore zaharrak eta moldaketa sinfonikoak uztartuz. Diskoaren aurkezpen kontzertuaren gaualdian, Bost Gehio ahots taldeak eta Dôme diskoan entzun daitekeen tronboi laukoteak joko dute ere.


RÜDIGER

Euskal musika eszenan itzaleko langilea dugu Felix Buff. Willis Drummond, Joseba Irazoki, Petit Fantôme eta bertze hainbat taldetako bateri jole bezala ezagutzen dugu. Aldi honetan Rüdiger ezizeneko proiektu pertsonala aurkezten digu. Bi biren artean sortu dituen 8 kantuz osatutako diska da. Etxean konposatu eta musika ekoizlea den Johannes Buff anaiarekin grabatu ditu eraiki berria duten Shorebreaker estudioan. Karta postala panoramiko baten aurrean gara, adingabeko melodiak, britpopa, Laurel Canyoneko psikedelismo eztia eta 90 urteetako oinarrizko indie rockaren kolaketa bat. Aurkezpen bira honetan, urteetan bidelagun duen Joseba Irazoki izango du alboan.