Dark Star John Carpenter-en lehen filma da, 1974an estreinatua. Zientzia-fikziozko zinezko bitxikeria da, zuzendariak ondotik sortuko zuen zinemaren iragarle. Luzaz oharkabean pasatu zen; baina, gerora, filma zinema geletan berriz hedatu zen, bereziki 1999ko Travelling festibalean eta 2000ko Canneseko festibalean. Nahitara psikodelismo parodikoz beteriko Dark Star filmak generoko obra handiak omendu (2001: Espazioko Odisea), eta, aldi berean, ondoko urteetako film arrakastatsuak iragarri zituen (Star Wars, Alien). Gugandik milioika argi-urtera airean dabilen espaziontzi barneko gertakariak aurten berriz hedatuko dira, baina, aldi honetan, zine-kontzertuan! Izan ere, Ropoporose taldeak abentura hura unibertsoaren azken mugetara eraman du. Vendômeko pop-noise bikote bikainak filmaren soinu-banda birmoldatu du!