RAP

Prezioak : 6 €tik 9 €rat / Bertan 12 €
ORAIN EROSI

20:30 IRAILAREN 27a OSTIRALA


Auguri aukezten du:

CHILLA

Lyon hiritik datorren rap kantari gaztea da. Lettre au Président kantuarekin bere burua ezagutarazi zuen eta hitzen egokitasunagatik Frantziako hedabide handienak, Huffington Post edo Le Parisien kazetak xoratu zituen. 2017ko azaroan KARMA lehen EPa argitaratu zuen. Si j'étais un homme eta Sale Chienne kantuekin hedabideak liluratu zituen, berriz (Libération, Le Monde, France Inter, Paulette...). #BalanceTonPorc kexu kantua argitaratu zuen ere. Knatu honen bideoklipa egin eta bertan Une femme un toit elkarteko emakumeek parte hartu zuten. Berriki APPLE enpresak CHILLA hautatu du iPhone X berriaren publizitate kanpainarako. 2019ko uztailaren 5ean, MŪN lehen diskoa kaleratu du. Chilla ez da behin ere gelditzen. Dans le movie #1 izeneko freestyle bat eta Marion Motin ospetsuak koreografiaturiko bideoklipa. Bigarren freestyle argitaratugabe bat, Skyrock irratiko entzuleentzat, Roméo Elvis-en Planète rap emankizunean, Angèle eta Orelsan rap kantariekin batera. Eta Adidas x Olympique de Lyon publizitate kanpaina berria. Feminista eta aktibista engaiatua da. 25 urteko rap kantari gazteak, egun, YouTube-en 40 milioi bista baino gehiago lortu ditu. MŪN disko osoa kaleratu baino lehen, 1er jour d’école (Youssoupha-rekin batera idatzirik), Mira eta OULALA kantuak plataforma guzietan argitaratu ditu!

MAK JAK

Kantaria, rap kantaria eta musikaria da. Pop musika eta musika esperimentala nahasten ditu, hip-hop kulturaren eraginekin. Bain Noir (2016) eta MAK (2017) argitaratu ondoan, udazkenean EP berria aurkeztuko du.

OG

OG Valence hiritik datorren artista gaztea da. Badu hamar urte Euskal Herrian bizi dela. Soinu mota guziak lantzen ditu: rap, trap, dancehall edo afro. Bakarkako zenbait proiektutan aritu da eta KLVN taldea sortu du. Baina, 2019an, « 8Ø8 Heartbreak » proiektua plazaratu du, orain arteko hoberena. Saldukeria, maitasun zauriak eta familia arazoak ditu aipagai. Bere barne azterketa egin eta jendeari azaltzeko prest agertzen da.