POP FOLK

Prezioak : BETEA / Auto partekatu

21:00 AZAROAREN 17a LARUNBATA

Corida aurkeztzn du:

CHARLIE WINSTON

« Curio City » diskoa argitaratu eta hiru urtera, Charlie Winston berriz hor dugu. « The weekend » lehen singleak artista ingelesaren itzulera iragarri du. Asteburuetan guhaurren beste bertsio bat bilakatzen garela kontatzen duen udako kantu jostagarria da. « Square 1 » izeneko laugarren diskoaren isla den hastapen kantu bat da. Artistak behin eta berriz aipatzen dituen gaiak entzun daitezke diskoan, hala nola bizitzeko antzearena edota errefuxiatu politikoena.



NAYA

Bost kantu eskas eta artista berri bat jaio da. Nayaren boza goxoa eta sendoa da. Bere blues ukituko ahotsa pop musika ameslari eta malenkoniatsuaren zerbitzura ezarria da. Gitarra-ahotsa oinarriaren gainean, melodia erdigunean jartzen duen eta folkaren arauetarik libratzen den ekoizpen aberatsa eta landua dago.