POP

Prezioak : 22 €tik 25 €rat / Bertan 28 €
ORAIN EROSI

21:00 OTSAILAREN 04a OSTIRALA

LA FEMME

2010etik, Frantziako pop musikaren talde aitzindari eta berritzailea da La Femme. Estatuan eta nazioartean goraipatutako erreferentzia saihestezina bilakatu da. 2021eko neguan, Paradigmes hirugarren diskoarekin itzuli da taldea; eta, argiki, bihotzak goxatzeko eta bazterrak nahasteko xedearekin dator, hamabost kantuetariko baten izenburuak dioen bezala (Foutre le bordel). Psycho Tropical Berlin (2013) eta Mystère (2016) lehen bi diskoekin arrakasta ederra ukan zuen –lehenarekin Victoires de la musique saria eskuratu zuen, bi lanak urrezko disko izan ziren eta kritikariek goretsi zituzten–. Orain, La Femme taldeak independentziarako bideari jarraitzen dio IDOL banatzaile independentearekin sinatutako kontratuari esker, eta paradigma berriak finkatzen ditu aniztasun, anbizio eta aberastasun handiko disko berrian. Etengabeko mugimenduan eta beti irakitan, lau musikariek gaur egungo musika korronteen arabera nabigatzen dute, batean musika elektronikotik edanez, bestean rapetik, eta euskal kostan hasi zirenetik inspirazio iturri den 60ko eta 70eko rock sustraiak nehoiz galdu gabe. Haur eta lehengusu anitz duen frantses pop olatuaren gainean, La Femme taldea lurralde guzietan lehorreratu da azken hamar urteetan, 500 kontzertu inguru eskaini baititu mundu osoan (horietarik ehun baino gehiago Estatu Batuetan).

Irailean argitaratu zen Paradigme lehen singlea. Kantu horrek La Femme taldearen usna berezia erakusten du: “Gauez paradigmak desagertu egiten dira /Maskarak erortzen dira ezereza eta eromena ospatzeko /Bizitza izeneko enigma honetan/ Korrika eta negar egiteko gogoa dut”. Errepikaren eta melodiaren zentzu fina duela behin eta berriz frogatu du taldeak. Sur la planche, Télégraphe, Antitaxi, Nous étions deux, Sphynx, Septembre, SSD edo Où va le monde ? kantuen doinuan kantatu eta dantzatzen duten melomanoei oroitzapen onak gogora ekartzen dizkie. Kantu aproposa da berriz ere, pandemiaren, konfinamenduaren eta etxeratze-aginduaren mende dagoen zalantzazko mundu batean.