POP FOLK

Prezioak : 9 €tik 12 €rat / Bertan 15 €
ORAIN EROSI

19:00 OTSAILAREN 05a OSTIRALA

THIS IS THE KIT

2020ko urriaren 23an, This Is The Kit taldeak Off Off On bosgarren diskoa argitaratu zuen, Rough Trade Records-en zigilupean. 2008an Krülle Bol lehen diskoa kaleratu zuenetik, Kate Stables ingelesak gidatzen duen taldea folk delikatu batean kontatutako istorioen eztitasun eta emozioari esker nabarmendu da.
Josh Kaufmanek (Muzz, Bonny Light Horseman, Hold Steady) ekoiztutako lan berrian, Kate Stables-ek berriz ere doinu eta hitz bikainak sortu ditu.
2017an Moonshine Freeze laugarren diskoa eta ondoko urtean bira luzea egin ondoan, kantariak hatsa hartu ahal izan zuen. Hala, The National taldearen gomita onartu eta iaz 4AD diskoetxeak argitaratutako I Am Easy To Find diskoa parte hartu zuen.
Haren idazketa ohituren aldaketa eragin zuen horrek, eta ekarpen handia egin zion haren musikari. Izan ere, horri esker, kantuak taldeko lider baten erantzukizunaren zamarik gabe lantzeko bidea aurkitu du.

JE SUNDE

Leonard Cohenek eta Crosby, Stills, Nash & Young-ek inspiraturik, JE Sunde denetan hoberena da: Steve Gunn gainditzen du eta Sufjan Stevens-en nostalgikoak xoratzen ditu!
Duela zenbait urte jadanik mirariak egin zituen The Daredevil Christopher Wright taldearekin. Hamar bat abesti bikain, eta kritikarien laudorioak. Eta, gero, JE Sunde ahanzturan erori zen. Bidegabeki, noski. Baina, zorionez, Vietnam / Because Music (H-Burns, Chevalejx, Hey Hey My My) diskoetxeak erreskatatu zuen.
Estatubatuar honek gauza ederrak baino ez dizkigu helarazten Minneapolisetik. Hiri hartakoak ziren Prince eta Paul Westerberg-en (The Replacements) ondotik, egungo amerikar kantugilerik onena dela erran daiteke.