BLACK METAL

Prezioak : 6 € / Bertan 7 € / Kide Urririk
ORAIN EROSI

19:00 OTSAILAREN 19a OSTIRALA

INGRINA

Agertokia gaindika betetzen du taldeak: bi bateria, hiru gitarra, baxu bat eta ahots anitz Erortzen den guztiaren eta agertzen hasten denaren artean harrapatutako malenkonia adierazten saiatzen da taldea.
Siste Lys disko berrian, Ingrinak kantu zaharrak eta azken hilabeteetako garai nahasian sortutako abestu berriak (Jailers, Now, Walls) uztartzen ditu. Taldeak berak grabatu, nahastu eta masterizatutako diskoa da.
Siste Lys kontakizun metaforiko batean oinarritzen da. Kontakizun horrek agerian ematen du bizidunek zibilizazioaren amesgaiztoarekin dituzten harremanen ondorioz makur geologiko eta ozeaniko handiak pairatzen dituztela. Disko honek amesgaizto horretatik ihes egiten entseatzen diren bizidunen historia kontatzen du; azkenean, ia ahaztutako ametsik zoroenei bizi emateko.

PALECOAL

Lanjer gorriko garaiak bizi ditugu, eta P A L E C O A L-ek orekari uko egiten dion inflexio-puntu bat markatu du. Izan ere, bere xedea da soinu eta irudiari lotutako sorkuntzez politikoki berriz jabetzea. Ondorioz, P A L E C O A L-en planteamendua soilik erradikala izan daiteke.
Shoegaze eta hardcore doinuak, eta jarrera bizia eta sutsua. Lehen punka zen eta orain erabateko haustura bilatzen duen frenesi-osteko mugimenduaren parte da.

Nous Sommes les nouvelles chimères filmaren emanaldia

Black metal musikari, okultismoari, inguratzen gaituzten indar ikusezinei eta mundu modernotik ihes egiteko egunero sor ditzakegun utopiei buruzko dokumentala da Nous Sommes les nouvelles chimères. Sarrera fantastikoa du, eta irudimenaren eta errealitatearen artean nahasbideak dakartza.
Dokumental arras pertsonal hau Violent Motion ekoiztetxeak eta Mathias Avertyrek egin dute.
"Proiektu honetan zehar gidatu gaituena genero zinemarekiko eta bazterren esplorazioarekiko dugun pasioa da. Formagatik eta helburuagatik, dokumental hau zinemako ekoizpen tradizionaletik aparte dago, Mad Marx gure lehen web seriea bezala. Hala ere, komunikabide independenteek edo l'Absurde Séance festibalak filmari egin dioten begitarte onaren ondorioz, uste dugu zinemazale kuriosen eta black metal eszenako jarraitzaile askoren arreta erakar ditzakeela".