PIANO

Prezioak : 12 €tik 15 €rat
ORAIN EROSI

19:00 MARTXOAREN 19a OSTIRALA
PÔLE SUD, 11 Romaine bidea, 40230 Saint-Vincent-de-Tyrosse

Atabal, LMA eta Pôle sud aurkezten dute :
  

LAAKE

Piano joile autodidakta eta musika elektroniko ekoizlea da LAAKE. Horiek dira bere konposizioen ardatz nagusiak: bere musika tresnarik gustukoena eta ukitu klasikoa duten melodiak; eta elektronika eta makinak, noski, funtsezkoak.
Irudi sinple bat jalgitzen da bere kantuetatik: argi-iluna. Bi horien arteko oreka bilatzen du LAAKEk, baita eztitasunaren eta suminduraren artean ere. Horretarako, erritmo zorrotzak, piano nota bikainak, ahotsen sotiltasuna eta baxu sakonak sortzen ditu.
2015ean, 69 disko laburra argitaratu zuelarik, 30 urteko ekoizleak batean ur sakonetara bestean zeruko hodeietara eraman gintuen.
Ondoko urtean, Piano Day festibalean jo zuen, Arturia sintetizadoreentzat lan egin zuen eta Introspective kantuarekin ordulari marka ezagun baten publizitatearen soinu banda osatu zuen.
2017an, Berlinen, Londresen eta Printemps de Bourges festibalean zuzeneko ohargarriak eman zituen. Urte berean, PIAANO bigarren EPa kaleratu zuen, eta kritikariek aho batez txalotu zuten. Piano klasikoko zati bikain eta malenkoniatsuak, makina mingarrien gogo iluntasuna eta ezerezetik ateratako diskoteka baten giro zikina uztartzen zituen lan horretan. Islandian filmatutako eta artistak berak muntatutako Introspective bideoklipa nazioarteko hainbat zinema festibaletan hautatua izan zen.
2018an, Ricard SA Live sariaren 10 finalistetatik bat izan zen LAAKE, eta 50 eguneko kontzertu birari ekin zion Frantzian, Belgikan eta Suitzan, Vitalic, Max Cooper edo Laurent Garnierrekin.
2019an, River kantuarekin, LAAKEk bere nortasunaren alderdi intimoagoa agerrarazi zuen.
Aldi berean, O izeneko lehen disko luzea eta sinfonia elektronikoa prestatzen hasi zen. Orkestra da lehen disko honen pieza nagusia, eta orkestraren melodia epikoak makinen inguruan antolatzen ditu. Batean goraldi liriko distiratsuak eta bestean musika elektroniko klasikoaren himno errepikakorrak. Musikagileak bide berriak ikertzen ditu, musika esperimentala, pop musika... Itzala eta argia goraki kantatzen dituen ahots larri batek gidaturik, LAAKEk erhiekin ontzen dituen melodia sakonetan gogotik murgiltzen gara.