Markak dokumental ezagunaren soinu-banda ondu zuen, lehenik. 2019an, disko berri batekin itzuli zen, narrazioarekiko zaletasuna berretsiz eta soberakinik gabeko musika eskainiz. Nihilism Part 1 lanean bederatzi kantu bildu ditu. Art-rock bidaia obsesiboan, tentsioa, lasaitasuna eta iluntasuna uztartu ditu. Hannot Mintegia bere ohiko lagun eta gitarristak eta Elena Setién kantariak parte hartu dute diskoan.
Ander Mujika (Napoka Iria, Anari…) eta Felix Buff (Willis Drummond, Botibol...) musikarien proiektua da. Johannes Buff-ek (Dalek, Zombie Zombie...) grabatutako diskoa otsailaren 28an kaleratuko dute, Forbidden Colours zigiluaren eskutik. Zuzenean, Maialen Belaustegi (aka Dodoma) proiektorearekin irudia eraikitzen ariko da. Elkarrekin, testurak sortuko dituzte.
Iban Urizar « Amorante » agertoki gainean musika tresnez inguraturik agertzen da. Flamenco ukituko soinuak bat bestearen ondotik hedatzen ditu. Bere bozak Xabier Leteren ahotsa oroitarazten du.