Konfinamenduaren ezohiko egoerak aurrekaririk gabeko astinaldia eragin du gure egiturarentzat eta, oro har, gure sektorearentzat. Gaur, deskonfinamendu progresibo baten inguruak ezagutuko ditugu, eta horrek ez digu gure jarduerak normaltasunez burutzeko ahala emanen. Gure lanbideen funtsa da topaketen, trukeen eta gizarte-hurbilketaren alde lan egitea (kontzertuak, transmisioa, kultura-ekintzak, taldeen entseguak, talde-tailerrak, formakuntza...).
Horrek gaitu gure eguneroko ekintza guzietan animatzen.

Orain arte ezinezkoa izan denez urruntze soziala obratzeko babes-neurriak mantentzea eta gure erabiltzaileak babesteko osasun-jarraibideak ezartzea, honako hau jakinarazten dizuegu:
Rock Eskola ez da iraila baino lehen hasiko. Hirugarren hiruhileko diru itzulketei eta 2020-2021eko izena emateari buruzko informazio pertsonalizatua bidaliko dizuegu laster.
Oraingoz, entsegu-estudioak hetsiak dira. Udan berriz irekitzeko aukerak aztertzen ari gara.
Publikoarentzat egitura hetsia egongo da, ekainaren 2a arte, gutienez.

Mementoan espero dugu irailean berriz irekitzea, baina ezinezkoa da aurreikustea hori noiz eta nola izanen den.

Garai harrigarria eta korapilatsua bizi dugu, baina ez ditu pentsamendua, irudimena eta elkartasun kolektiboa oztopatu behar.
Geldialdi hori ahal bezain osasuntsuena izaten saiatuko gara, etorkizun mamitsua eta gogo-pizgarria irudikatuz, eta, orduan, baldintza onetan berriz elkartzen ahalko gara.

Atabaleko langile talde osoa itzulera prestatzen ari da. Ikuskizun biziak denei ematen dizkigun emozioak pizteko lanean ari da. Hala, espero dugu elkartzeko, partekatzeko eta elkarrekin bizitzeko memento horiek ahal bezain fite gertatzea. Berreraikuntza- eta hausnarketa-aldi horri ekin diogu gure proiektua biziarazten eta garatzen laguntzen gaituzten artista, teknikari, elkarte- eta erakunde-eragile guziekin batera.
Zuen zerbitzuko gaude. Elkarrekin aitzinatu nahi dugu. Laster berriz elkartuko gara, Atabalen 15 urteak ospatzeko. Anartean, zaindu!

Atabal Biarritzeko langile taldea

Kontzertuak

Nous avons dû déplacer de nouveau certains concerts, vous trouverez ci-dessous les différents cas de figures des dates à venir avec un code couleur associé.

1- Kontzertua beste egun batera gibelatua da.
Hasierako datarako (edo lehen gibelatze datarako) erositako sarrerak oraino bali dira.
Sarreren dirua berreskuratu nahi baduzu kontzertuaren data berria ez delako zuretzat egokia, eskaera zure sarrera-saltzaileari egin behar diozu. Sarrera gure webgunean edo Atabalen erosi baduzu, eskaera hemen egin behar duzu: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. .

2- Kontzertua bigarren aldiz gibelatua da.
Hasierako datarako erositako sarrerak ez dira bali. Dirua itzultzeko eskaera bidean da jada. Sarrera linean erosi baduzu, dirua laster itzuliko zaizu. Sarrera leihatilan erosi baduzu, konfinamenduaren ondotik ohiko saltokietan dirua itzuliko zaizu.
Lehen gibelatze datarako erositako sarrerak bigarren gibelatze datarako bali dira.
Sarreren dirua berreskuratu nahi baduzu kontzertuaren data berria ez delako zuretzat egokia, eskaera zure sarrera-saltzaileari egin behar diozu.
Sarrera gure webgunean edo Atabalen erosi baduzu, eskaera hemen egin behar duzu: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. .

3 - Kontzertua beste egun batera gibelatua da, baina hasierako datarako erositako sarrerak ez dira bali. Dirua itzultzeko eskaera bidean da jada. Sarrera linean erosi baduzu, dirua laster itzuliko zaizu.
Sarrera leihatilan erosi baduzu, konfinamenduaren ondotik ohiko saltokietan dirua itzuliko zaizu. Kontzertuaren data berria egokia da zuretzat? Horra txarteldegi berria.

4 - COVID-19-aren osasun-krisiarekin zerikusia duten neurri berriak direla eta, kontzertua ezeztatu behar dugu.
Dirua itzultzeko eskaera bidean da jada. Sarrera linean erosi baduzu, dirua laster itzuliko zaizu. Sarrera leihatilan erosi baduzu, konfinamenduaren ondotik ohiko saltokietan dirua itzuliko zaizu.

Liste des concerts concernés par les nouvelles mesures du 13 Avril

Punk Is Not Dead : Anestesia + Missile + Fusible : Lehen data maiatzaren 23an aurreikusia - Bigarren aldiz gibelatua Abenduaren 12a Larunbata

Lysistrata + Miet + Vulk : Lehen data maiatzaren 29an aurreikusia - Ezeztatua, gibelatzerik gabe

Old School Funky Family + Kolinga : Lehen data apirilaren 17an aurreikusia - Bigarren aldiz gibelatua ekaianaren 19an - Data berria Irailaren 19a Ostirala

Chinese Man : Lehen data martxoaren 13an - Bigarren aldiz gibelatua ekaianaren 20an - Data berria Azaroaren 14a Larunbata

Madball : Lehen data ekainaren 30an - Bigarren aldiz gibelatua 2021ko Ekainaren 29a Asteartea

Bon Air : Lehen data martxoaren 27an - Bigarren aldiz gibelatua uztailaren 2an - Data berria Iraialaren 25a Ostirala
Melodyn productions - This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Inna De Yard + David Cairol : Initialement prévu le 04 Juillet - Annulé Sans Report

Kompromat : Initialement prévu le 25 Avril - 1er report le 09 Juillet - Nouveau report au Vendredi 16 Octobre + Mila Dietrich

Salut C'est Cool : Initialement prévu le 22 Mai - 1er report le 18 Juillet _- Nouveau report au Vendredi 06 Novembre + Lucie Antunes

La Reine des Glaces - Initialement prévu le 17 Mai - Nouvelle date Dimanche 11 Octobre
Merci de vous rapprocher de This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Autres concerts

Frustration + Kap Bambino : Initialement prévu le 14 Mars - Nouvelle date Vendredi 18 Septembre 2020

Russian Circles + Torche : Initialement prévu le 16 Mars - Nouvelle date Jeudi 03 Décembre 2020

Acid Arab live : Initialement prévu le 20 Mars - Report au Vendredi 30 octobre 2020

Shannon Wright + Lucie Antunes : Initialement prévu le 26 Mars - Annulé sans report

IIVII + Testura : Initialement prévu le 29 Mars- Annulé sans report

Jah Shaka & Equal Brothers : Initialement prévu le 18 Avril - Nouvelle date Samedi 24 Octobre 2020

Glassing + Alba + Ingrina : Initialement prévu le 22 Avril - Annulé sans report

Lorenzo : Initialement prévu le 24 avril - Report au Vendredi 09 Octobre 2020

Supersonic & friends merci de vous rapprocher de la Scéne Nationale Sud Aquitain- This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Tribute Led Zeppelin : Rock the Night - This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Estudioak

Orain arte ezinezkoa izan denez urruntze soziala obratzeko babes-neurriak mantentzea eta gure erabiltzaileak babesteko osasun-jarraibideak ezartzea, honako hau jakinarazten dizuegu oraingoz, entsegu-estudioak hetsiak dira. Udan berriz irekitzeko aukerak aztertzen ari gara.
Galderarik baduzu, Didierrekin harremanetan jar zaitez This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Rock Eskola

Orain arte ezinezkoa izan denez urruntze soziala obratzeko babes-neurriak mantentzea eta gure erabiltzaileak babesteko osasun-jarraibideak ezartzea, honako hau jakinarazten dizuegu Rock Eskola ez da iraila baino lehen hasiko.
Hirugarren hiruhileko diru itzulketei eta 2020-2021eko izena emateari buruzko informazio pertsonalizatua bidaliko dizuegu laster.
Galderarik baduzu, Yannekin harremanetan jar zaitez This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Milesker sostengua adierazirik eta kuraia on denei ondoko asteetan.
Laster arte
Atabal Biarritzeko langile taldea