SOUND SYSTEM REGGAE

Prezioak : 7 €tik 10 €rat / Bertan 13 €
ORAIN EROSI

19:00 OTSAILAREN 20a LARUNBATA


Ezohiko testuinguruan, Equal Brothers soinu sistemak eta David Cairol artistak bat egitea erabaki dute, Jamaikako kulturan eta musikan murgiltze berezia proposatzeko. Neurrira egindako bozgorailu hormak, biniloek, kontrol-dorreak eta musika tresna akustikoek Jamaikako leku irudikapena sortuko dute, eta gaualdia bi partetan iraganen da.



ROOTS & BRANCHES : DAVID CAIROL + EQUAL BROTHERS SOUND SYSTEM

Reggaeari buruzko hitzaldia

Gaualdiaren lehen zatian, hitzaldia izanen da. Orduan, sound system ontzian, espazio-denborazko bidaia bat eginen dugu. Jamaikako musikak denboran zehar izandako bilakaerak azalduko ditugu, aspaldiko kuminatik egungo reggaera. Horrez gain, rapa eta egungo beste musika korronte batzuk sortzeko izan duen eragina esplikatuko dugu.
Teoria eta praktika uztartuko dituen hitzaldiak zentzu guziak piztuko ditu; biniloen zirtakoak, baxuen hatsa, eta, noiztenka, zuzenean kantatuko duten ahotsak, eta artxiboetako irudiak eta bideoak.

DAVID CAIROL

Gaualdiaren bigarren partean, Kingstonetik itzuli berri den eta disko berria Jamaikako artistarik famatuenekin grabatu duen David Cairolek kanta-sorta akustiko bat proposatuko du, Earl Chinna Smith gitarristaren etxean egiten zuen bezala (Bob Marley, Peter Tosh).
Hari instrumentuak eta ahots kordak, zuzeneko organiko eta intimoaren zerbitzura.

BACKGROUND

Ez da lehen aldia David Cairol eta Equal Brothers-ek halako gaualdi bat elkarrekin antolatzen dutela. Badu zenbait urte reggaeari buruzko hitzaldiak ematen dituztela, kultura horren eta haren historiaren ezagutza sakona erakutsiz.

EQUAL BROTHERS

2004tik, Equal Brothers kolektiboko euskaldunak beren kantu hautaketengatik –roots reggae-tik dub stepper-era– eta dubplate anitzengatik famatuak dira. Festibal handienetan aritu dira, hala nola Ja’sound, Rototom, Dubquakes, Dub School, Dub Corner eta Dub Club-en. Eta sound system handienekin ere: Jah Shaka, The Disciples, Aba Shanti I, Channel One, King Shiloh, Jah Tubbys, Iration Steppas, Word Sound and Power.
Riddim ekoizleak eta festibal antolatzaileak dira ere. Eta, irratian, Skank Karrika saioa hedatzen dute.