SOUND SYSTEM DUB REGGAE

Prezioak : 10 €tik 13 €rat / Bertan 16 €
ORAIN EROSI

21:00 URRIAREN 24a LARUNBATA
GOIZEKO 03:00 ARTE USAIAN EZ BEZALA ALDI


ATABAL eta Equal Brothers aurkezten dute:


DUB GREETINGS : EQUAL BROTHERS meets JAH SHAKA

Saio bakoitzean, Equal Brothers-ek Europako dub eszenako artistak eta kolektiboak gonbidatzen ditu. Dub Greetings saio berri honetan, JAH SHAKA mitikoa gomitatuko du, bigarren aldiz! Badu berrogei urte baino gehiago Jah Shaka Ingalaterrako bass musikaren liderra dela. Ibilbidearen luzetasuna musika genero berezi baten alde emandako atxikimenduari zor dio. Shakak ez ditu inoiz bere erroak eta roots kultura bazter utzi. Hasieratik, bere estiloa zehaztu eta inposatu zuen: dub masiboa baxuaren presentzia nagusiarekin, sirena soinuaz eta delay-aren oihartzunaz apaindua, guztia soinu sistema izugarri indartsutik ateraz. Jah Shakak betiko markatu du dub musikaren mundua. Artistaren izpiritua nagusi da dub musikaren maitale guzien bihotzetan. Gainera, ezagun da kontzertuetan publiko mota guztiak biltzen dituela. Jah Shakaren emanaldi bat musika esperientzia fisiko paregabea da; zuzenean bizi behar da, zulu gerlariaren fenomenoaren hedadura osoki ulertzeko.