POST ROCK

Prezioak : 22 €tik 25 €rat / Bertan 28 €
Serigrafiarekin (30 aletan 40 X 70) 40 € / ORAIN EROSI

21:00 AZAROAREN 16a LARUNBATA

GODSPEED YOU! BLACK EMPEROR

GODSPEED YOU! BLACK EMPEROR taldea post-rock musikaren muinera doa. Betiko gitarra-baxua-bateria hirukotea anbizio handiko izpiritu bidaiarien xehagailutik pasa eta jazz, musika elektroniko, musika klasiko eta musika esperimental ukituekin nahasi ondotik sortzen den musika da post-rocka, formatuak, erritmoak, egiturak eta ohiturak aldatuz… 1994an, Efrim Menuck eta Mauro Pezzente bikoteak Quebec-eko Montreal hirian sortu zuen GY!BE. Laster kolektibo aldakor bilakatu zen, hamabost kide biltzeraino. Constellation Records itzal handiko diskoetxearen historiari hertsiki loturik, GODSPEED YOU! BLACK EMPEROR artista engaiatuen kolektiboa da, errotik antikapitalista eta utopista. Hedabide orojakileak ederki kontrolatzen ditu. Sigur Rós, Tortoise edo Mogwai taldeekin batera post-rock generoaren izarra da. Generoaren joera dotorea irudikatzen du. Entzulea ameskeria goxoetan murgiltzen du. Kantu luze eta harrigarrietan entzulearen gogoa bideratzen du. 2002 eta 2012 artean hamar urteko pausaldia egin ondoan, taldeak hiru disko argitaratu ditu: Allelujah! Don't Bend! Ascend! (2012), Asunder, Sweet and Other Distress (2015) eta Luciferian Towers (2017). Mundu osoan kontzertuak ematen ari da orain.

LIGHT CONDUCTOR


KONTZERTU SERIGRAFIA (30 ALETAN) : 15 €
ORAIN EROSI