POP ROCK

Prezioak : Bakarra 5 €
ORAIN EROSI

14:30 URRIAREN 15a ASTEARTEA

NINO ET LES RÊVES VOLES

Nino et les rêves volés musika kontakizun bizia eta alaia da. Laure Fréjacques, Guillaume Martial eta Benoit Crabos kantagile kantariek, poesiaz eta fantasiaz beteriko ikuskizuna sortu dute. Bordeleko Krakatoa da proiektuaren oinarrian. Gaur egungo musiken eszena hau da ikuskizunaren ekoizlea. Nino et les rêves volés 5 eta 12 urte arteko haurrei (eta beste guziei) zuzendutako musika ikuskizuna da. Agertokian, musika tresna eta musika mota anitz nahasten dira. Ikuskizuneko kantuek melodia alaiak eta goxoak hedatzen dituzte eta adiskidetasuna, kuriostasuna, irudimena eta askatasuna aipatzen dituzte.


Xehetasunak eta Erreserbatzeak : 05 59 41 73 29 ou This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.