ERAKUSKETAK

Artista batzuei beren sorkuntzak aurkezteko eta erakusteko aukera eskaintzen die gune honek, arte ederren eta numerikoaren arloan.

Xehetasunak : Telefonoz 05 59 41 73 26 zenbakira deituz edo e-mailez This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera idatziz.

Aintzin

L’AB & Jeremiah B.

L'AB

Agnès Berniolles, « L’AB » izengoitiz, 1990eko hamarkada erditsutik margolaritzari emana da. Bordeleko Arte Ederretako eskolan 4 urtez ikasi ondoan, 2010z geroztik, margolaritzaz gainera, zizelkaritza lantzen hasi zen. Bere lana arras aberatsa eta anitza da. Horregatik, bat baino gehiago durduza edo nahas dezake. Diziplina askotako artista honek mundu poetiko bat ikertzen du eta « sailkaezina izateko eskubidea » aldarrikatzen du.

JEREMIAH B.

Jeremiah B. artista gazte autodidakta da. Badu 4 urte zizelkaritzan hasi zela. Burdin langintzan formakuntza jaso zuen, eta, ondorioz, metala lantzea atsegin du bereziki. 2017an, Brouillarta arte erakusketan, Biarritzeko hiriko epaimahaiaren 1. saria jaso zuen. Atabalen, bere azken sorkuntzak aurkeztuko ditu.

Estrenaldia: Ekainaren 1ean, ostiralarekin, 19:00etan

Erakusketa 2018ko ekainak 1 ostiraletik irailak 22 larunbatera.