CHANSON RAP

Prezioak : 24 €tik 27 €rat / Bertan 30 €
ORAIN EROSI

JEUDI 19 NOVEMBRE 20:00 AZAROAREN 19a OSTEGUNA

GAEL FAYE

Rythmes & Botanique eta Des fleurs lehen bi disko laburrekin liluraturik utzi gintuen. Udazkenean, disko berri batekin itzuliko da. Lan honetan usaiako hitz sotil eta hunkigarriak aurkituko ditugu, eta ondoko urtaroetan dantzan ariaraziko gaituzten kantu argitaragabeak ere. Petit Pays eleberriaren idazlea agertokira itzuliko da lan berri hau aurkezteko, Guillaume Poncelet (pianoa), Louxor (makinak) eta Samuel Kamanzi (gitarra eta kantua) lagun dituela.

ARM

ARM Frantziako rap eszenan agertu zen duela 15 urte. Lehen diskoa Psykick Lyrikah izenarekin argitaratu zuen, eta orduan arrakasta ederra ukan zuen. Rap intelektualaren etiketa eman zitzaion. Izan ere, testu bereziak zituen eta kantatzeko spoken word teknika baliatzen zuen. Psykick Lyrikah izenarekin 7 disko argitaratu ondoan, ARM izenarekin hasi zen, lehenik TEPRekin Psaumes diskoan, eta gero, 2017an, bakarkako lehen diskoan. La ligne directrice de Codé azken lana, alegiazko film baten soinu banda da. Nonahi eta beti entzun daitezkeen diren rap kodeetatik urruntzen diren letrak ditu. Soinu banda gorde du, baina, erritmoen gainetik, pixkanaka, kanta zati batzuk, hari instrumentu geruza ederrak, lelo bakanak eta kantu zati instrumental luzeak gehitu ditu. Alegiazko filma, hau ere, giroan nabari da. Eta, azkenean, rap-a itzuli da. Izan ere, nola bizkarra eman rap-ari? Baina doi bat aldatu da, hori bai.