RAP

Tarifs : 14 €tik 17 €rat / Bertan 20 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

BPM Gaua

« Le Bruit Propulse le Mouvement » gaualdi berriak abian dira. Emulazio betean den tokiko hip-hop eszena aitzinera ekartzea eta estatuko artista baten ezagutzea da xedea. Lehen saio honetan, Demi-Portion rap kantaria eta Brass, Massyb & Jasoma !

20:00 URRIAREN 19a OSTIRALA

ATABAL eta Base Productions aurkezten dute:

REMY

Rémy hogei urteko rap kantaria da. "Eskola zaharreko Frantziako rap"-aren ildotik, hitzek auzoalde gogorretako egunerokoa kontatzen dute, molde mendekarian eta aldarrikatzailean. Gaur egun modaz pasatua bada ere, estilo hau berpizteko eta eguneratzeko xedea du. Hip-hoparen munduan hasiberri gisa kontsideratua da. Baina, Aubervillierseko Mac Tyer edo “Socrate du 93” bere anai handiak lagundurik, Rémy 2018ko errebelazioa izanen dela uste dute askok. Bere lehen lau singleak arrakasta itzela ukan dute. Youtuben hamar milioi aldiz ikusiak izan dira, eta gehiago ere. « C’est Rémy » lehen diskoa hasiera zalapartatsu horren frogaharria da. Atabalen, Rémyk berriz harriturik utziko gaitu!



NITROPHONIE

Nitrophonie rap talde bat da. DIBI & SHAKA eta « Small Eyes » beatmaker, DJ eta musikariak osatzen dute. Kontzertu ttipiak emanez eta Caballero, Lomepal, Deen Burbigo eta gehiagoren aurretik joz, lehen urratsak eman ditu. « La saison des grosses rimes » lehen diskoa aurkeztuko du.

KULS100 (warm up Ostatuan)

Zone Lasai & Friends (after Ostatuan) : BLANOTX / TRANKIL TRANKIL