METAL PROG

Prezioak : 23 €tik 26 €rat / Bertan 29 €
ORAIN EROSI

20:00 AZAROAREN 14a OSTEGUNA

Base Productions aurkezten du:


LEPROUS

Norvegiako metal taldea da Leprous. Hasieratik arrakasta ederra ukan zuen, bereziki Silent Waters disko laburrarekin. Hala, kontzertu anitz jo zituen eta fama ona garatu zen. Orain, taldea berriz indartsu dator eta talde nagusi bezala ematen ditu kontzertuak. Devin Townsend Project-ekin egin zuen Europako azken biran, agertokiak sutan jarri zituen taldeak. Gero eta nonbre handiagoan diren zale berriak lasai daitezela, taldea ikusteko parada hurbiltzen ari da eta!

THE OCEAN

Metal progresiboaren zale guziek The Ocean ezagutu behar lukete. Berlingo kolektiboa musika genero honetako erreferentzia da. Disko-kontzeptu anitz argitaratu ditu, eta kritikariek denak txalotu dituzte. Taldea itzuli da eta Phanerozoic I: Palaeozoic disko-kontzeptuaren lehen alea argitaratu du. Metal/hardcore agresiboa eta atmosferikoa eskaintzen du, pianoak edo haize tresnek lagunduriko instrumentazio aberats eta baliosekin. Taldearen lehen urteetako soinu ohargarri hura gogora ekartzen du.

PORT NOIR

Suediako hirukotea da. Ezin hobeki moldatu da The New Poutine hirugarren diskoa jendeari ezagutarazteko. Eskola zaharreko rocka, pop garaikidea, R&B eta hip-hop musikak nahasten ditu, sortzeko gaitasun harrigarriarekin eta molde minimalistan. Rage Against the Machine, The Weeknd, Daft Punk edo Queens of the Stone Age taldeen eraginak entzun daitezke. Diskoa zuzena, bizia eta sakona da.