PIANO

Prezioak : 30 €tik 39 €rat / ORAIN EROSI / Auto partekatu

20:00 IRAILAREN 21a LARUNBATA

CHILLY GONZALES

Chilly Gonzales pianista eta artista kanadiarra da. Pianoari buruzko ikusmolde intimista duelako eta ikuskizun harrigarriak eskaintzeko jitea duelako da ezaguna. Artista garaikidea izateko xedea du: jazz musika eta musika klasiko formakuntzarekin lotzen zaio pianoari; baina, rap kantarien jarrera du! Jarvis Cocker, Feist eta Drake artistekin kantu batzuk idatzi eta interpretatu ditu, adibidez.
2014an, Grammy sari bat eskuratu zuen, urteko diskorik onenaren saria irabazi zuen Daft Punk taldearekin kolaboratu baitzuen. Eta, historia xumearentzat, Chilly Gonzales-ek Guinness munduko errekor bat lortu du: bakarkako piano kontzerturik luzeenaren errekorra, 27 oren baino gehiagoko emanaldia!
2012an « Solo Piano II » diskoa kaleratu zuen. 2014an, Chilly Gonzales-ek Re-Introduction Etudes liburu arrakastatsua argitaratu zuen, errazki jo daitezkeen piano partituren liburua. Urte berean, « Octave Minds » diskoa ekoiztu eta argitaratu zuen, Boys Noize-ekin batera. « Never Stop » kantu arrakastatsua sortu zuen ere, Apple-en iPad gailuak estreinatzeko publizitate kanpainarentzat. Gero, 2015ean, « Chambers » diskoarekin ganbara musikari ukitu modernoa eman zion. 2018an, Chilly Gonzales agertokietara itzuli da. « Solo Piano » diskoetako kantuekin oren bateko emanaldi intimoa eskaintzen du, eta horren atzetik kantu arrakastatsuak eta sorpresak. Stella Le Page-ekin (biolontxeloa) eta Joe Flory-rekin (bateria) batera jotzen du. Eta, kantuen artean, Chilly Gonzales-ek musikaren funtzionamenduari buruzko azalpen ludikoak ematen ditu, bistan da!