REGGAE

Tarifs :
BETEA

20:30 ABENDUAREN 12a OSTEGUNA

TIKEN JAH FAKOLY

Afrikako gazteen ikur nagusia da. Gazteen askatasun gosea eta aldaketa gogoa akuilatzen ditu. Reggae modernoaren heroia da. Kontinente oso baten bozgorailua da. Disko engaiatuak egin ditu, diskoen izenburuek erakustera ematen duten bezala. Musika eta borroka uztartu ditu, beti. Hitzak arma gisa erabiltzen ditu eta diskoekin kalapita bideak sortzen ditu. Tiken Jah Fakoly Boli Kostakoa da. Gazterik hasi zen musikan. Bere herrian musika zaleen mirespena beretu zuen lehenik, eta laster nazioarteko ibilbide oparoari ekin zion. Artista handienekin lan egin du (Sly Dunbar eta Robbie Shakespeare, Zebda, Steel Pulse, Bernard Lavilliers, Akon...). Hamar disko argitaratu ditu. Obra basatia eta menderagaitza eraiki du: harrokeriaren eta nazioarteko politikari buruzko adierazpen zalapartatsuen arteko nahasketa sotila. Ozenegi hitz egiteagatik, mehatxatua eta erbestera igorria izan da. Egiazko artista engaiatua da, agertokian eta agertokitik kanpo. Guda eta itxaropena uztartzen ditu. Besta eta borroka. Belaunaldi berriaren itxaropen iturri nagusia da. Mundu hobeago baten alde kantatzen du.