POP ROCK

Prezioak : 19 €tik 22 €rat / Bertan 25 €
ORAIN EROSI

20:00 ABENDUAREN 04a LARUNBATA

ROVER

Melodia lasaigarri, bero eta eztiak eskaintzen ditu, orainaren astuntasunetik libratu nahi balu bezala. Baina, aldi berean, Rover erosotasunari uko egin nahian dabil, etengabe. Horren lekuko da Eiskeller diskoaren grabaketa prozesua. Izan ere, hirugarren lana prestatzeko, aspaldian Bruselan bizi den Timothée Reigner-ek zenbait hilabetez Belgikako hiriburuko Glacières Saint-Gilles izeneko eraikinean sartzea erabaki du. Han zerraturik egon da, lur azpian, gela hotz eta handi hartan, zeinak boxeo klub baten biltoki gisa balio izan baitzuen ere. Hala, frantses kantugileak ohiturei bizkarra eman eta leku ilun batez jabetzeko ideiarekin sortu du diskoa.