ROCK NOISE

Prezioak : 7 €tik 10 €rat / Bertan 13 € / Ikasleko prezioa 5 €
ORAIN EROSI

21:00 URRIAREN 04a OSTIRALA

LISABÖ

Zazpi urte pasa dira taldeak aurreko diskoa egin zuenetik. Eta hiru urte behar izan ditu Lisabok disko berria argitaratzeko. Isiltasunean eta modu intimoan landutako obra da, momentu inspiratuekin eta beldurra eman dieten geldiuneekin. Martxel Mariskalen testuak taldekideen eskuetara iritsi zirenean, kantuek behar zuten zentzua eta norabidea hartu zuten. Artista horien eragina aipatzen du Lisabok: Sonic Youth, Mikel Laboa, The Ex, The Clash, Nick Cave.

THE PSYCHOTIC MONKS

2015etik The Psychotic Monks taldean elkartzen diren lau lagunek badute sentsibilitate komun bat. Aurkikuntza eta ezagutza berriak bilatzen dituzte, etengabe. Esperimentu eta saiakera gose dira. Errebolta elikatzen dute. Eta agertokian, emaitza harrigarria da. Taldekideek ez dute beren musika finkatu nahi. Etengabeko bilakaera duen zerbait sortzen dute. Zuzenean, kaosaren lilurari esker, momentu urragarria eskaintzen dute. Orduan, gure sentikortasunak eta gure emozioek adierazpide bakar bat dute: oihukatzea! Oholtza gainean lau txotxongilo daude. Bakoitza besteari emana dago, bakoitza izan daiteke bestearen txotxongilo jokalaria. Ezinegon sentsazio postmodernoa txotxongilo batzuen esku uztea eta horren ondorioei behatzea baizik ez dagokigu. Noise rock eta musika esperimentalaren eraginak jaso ditu taldeak (Sonic Youth, The Birthday Party, Pere Ubu...). The Stooges taldearen gisako intentsitate gordina eta nihilista du. Eta lirismo sakona ere agertzen du ere, Joy Division, The Doors edo Pink Floyd taldeen gisara. Liderrik gabeko taldea da; rock’n’rollaren iruditeria formateatuari ihes egiteko, agian. Hitza aldizka hartzen duten lau pertsonaien haritik tiraka, lilura mantentzen eta errebolta elikatzen saiatzen da.

SWAARM

SWAARM erlekume baten deribatu mutagenoa da. Biziaren burrunba harmoniatsua eta kaotikoa. Energia iturri harrigarria du. Baterian erritmo sinpleak eta ukaldi sismikoak aldizkatzen ditu. Ahots urratua du. Gitarra elektrikoak, baxuak eta teklatuek ezohiko soinuak eta koloreak esperimentatzen ditu. SWAARM taldeko lau kideek hala definitzen dute beren musika: indartsua, melodikoa eta leherkorra. Rock musika da, segur. Baina beste iturrietatik edaten dute ere, hala nola musika elektronikoa, post-rock, new wave eta musika industrialetik. Badu bi urte beren musika nortasuna fintzen ari direla. Kasu, bat-bateko airatzea!