SOUND SYSTEM DUB REGGAE

Prezioak : Bakarra 7 € / Bertan 10 € / Kide Urririk
ORAIN EROSI

21:00 OTSAILAREN 08a LARUNBATA


ATABAL eta Equal Brothers aurkezten dute:


DUB GREETINGS : NYABIN Sound System meets EQUAL BROTHERS

Saio bakoitzean, Equal Brothers-ek Europako dub eszenako artistak eta kolektiboak gonbidatzen ditu. Saio berri honetan, NYABIN Sound System izenaren atzean nor dagoen jakinaraziko dizuegu. NYABIN Parisen plantatua da. Flo eta Tomek gidatzen dute. Badu hamar urte baino gehiago dub eszenan mugitzen dela. Etxean eginiko soinu sistema, gaualdien antolaketa, irratsaioak… kolektiboa sound system munduaren sail guztietan lanean ari da. Baina, guk, musika ekoizle moduan errezibituko ditugu. Tablet Records, Vibes Creator eta Chouette Records beren hiru diskoetxe independenteen bidez, jatorriko dub soinu kontziente eta biziak hedatzen dituzte. Dubplate biniloak eta nehoiz argitaratu gabeko kantuak entzunaraziko dizkigute!