METAL

Prezioak : 12 €tik 15 €rat / Bertan 18 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 AZAROAREN 10a OSTIRALA

NOSTROMO

1990eko hamarkadaren bigarren zatian Frantzia sutan eta odoletan jarri zuen Genevako taldearen leloa “basakeria, desmasia eta zehaztasuna" izan zen. 11 urtez geldirik egon ondotik, NOSTROMOk bere itzulera iragarri du. Suitzako taldearen zaleen artean berriak sekulako oldarra eragin duela erran daiteke. Teknika zorrotzeko musikariek grindcore eta mathcore musikak uztartzen dituzte, Napalm Death eta Breach taldeak adiskidetzen balira bezala. NOSTROMO berriz hor dugu, eta ez dira debaldetan ari. Zafraldi eta eztanda erritmoak, gure atseginarentzat !



PIB ALL STAR

Metal musika jotzen duen talde bat baino anitzez gehiago da PIB ALL STAR. Arras perfekzionistak diren bi musikarien arteko sinbiosia harrigarria da. Ohiz kanpoko musika proiektua da. Bi azeri hauek rock’n’rolla ongi ezagutzen dute. Izan ere, Skunk, Opium Du Peuple, Haurtzarrak, e-Volv… beren aitzineko taldeekin, Europa osoan ibili ziren. Bikotearen kontzertuak indartsuak, zehatzak, naturalak eta erakargarriak dira. Iñaki BLOST bateria jotzaile eroak joko erraza eta arina erakusten du. Patxi PAUL STAR ikonoklastak gitarra soinu astunak eta landuak eskaintzen ditu. Publikoak sekulako plazerra hartzen du, segurki. Punk metal hardcore bortitzenetik power pop mozkorgarrira errazki jauzi egiten duen zapalgailua da PIB ALL STAR. 7 urteko geldialdiaren ondotik, PIB ALL STAR itzuli da. Atabalen, lehenik, egonaldia eginen dute, eta, ondotik, kontzertu bakarra eskainiko dute !